Hezkuntzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak elkarrekin bideo lehiaketa batean


EDIT Educational Video Challenge bideo jaialdian parte hartuko dute MONDRAGON UNIBERTSITATEko Gradu hautako ikasleak: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Hiru minutuetako bideoak egin behar dituzte, betiere hezkuntzarekin erlazionatutako gai baten inguruan eta horretarako 72 ordu izango dituzte, azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitartean.

Ikasleak arituko dira bideoak egiten talde txikietan eta era multisziplinarrean, hau da, gradu ezberdinetako 3-4 ikasle arituko dira bideo berdina egiten, bakoitzak bere ezagutzak gehituz proiektu honetan. Jaialdian ere parte hartuko dute Finlandia, Austria, Alemania, Eskoziako unibertsitate ikasleak.

Proiektu hau gurean martxan jartzeko, Christian Kogler irakaslea bisitan izan genuen urriaren 19an, Austriako Univeristy of Education Upper Austria unibertsitatetik, bera da proiektuaren koordiantzailea.

20151019_144111Argazkian, Austriako Univeristy of Education Upper-eko eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkarik.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu