Ikastolen Elkarteko komunikazio arduradunak prestatzen


Ikastolen Elkarteko 37 ordezkarik komunikazioaren gaineko prestakuntza jasotzen ari dira MONDRAGON UNIBERTSITATEko Aretxaletako campusean. Euskal Herri osoko ikastoletatik etorritako beste hainbeste Komunikazio arduradunek jasoko duten prestakuntzaren helburua da, batetik, ohartaraztea egungo erakundeetan komunikazioak hartu duen garrantziaz eta, bestetik, sustatzea ikastolen eta horietako Komunikazio arduradunen arteko elkarlana. Zehaztutako helburuak betetzeko, lansaioetan jorratuko dira eduki teoriko zein praktikoak.

Ikastolen Elkartea. Komunikazioari buruzko formazioa (2016)

Prestakuntza dago antolatuta arratsalde osoko lau saiotan. Lehenengo saioan, aztertuko dute komunikazioaren paradigma berria eta nabarmendu da komunikazio jario berrietara egokitzeko erakundeek duten premia bizia; bigarrenean, aldiz, jorratuko dituzte egungo komunikazio korporatiboan erabili ohi diren tresna informatikoak; azkenik, hirugarren eta laugarren saioak baliatuko dituzte komunikazio planak eta ekintza komunikatiboen diseinu prozesuak hobetzen ikasteko.

Lau lagunek osatutako Ikus-entzuneko komunikazioa graduko irakaslek talde batek hartu dugu prestakuntzaren antolaketaren ardura.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu