Bost liburu interesgarri komunikazioa lantzen dutenak


Ohikoa izaten da Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua ikasten ari diren ikasleak bibliografia eskean bulegora hurbiltzea. Proiektuak direla edota Gradu Bukaerako Lanak direla, urtero gerturatzen zaizkit hamaika ikasle galdezka zeintzuk liburu lantzen dituzten era egokian Erakundeetako Komunikazioa. Eta hori horrela dela, pentsatu dut interesgarria izan daitekeela zerrenda txiki bat prestatzea Erakundeetako Komunikazioa gaia lantzeko ezinbestekoak diren liburuekin. Guztiarekin ere, aitortu beharra dago ugariak direla merkatuan aurkitu ditzakegun liburuak Erakundeetako Komunikazioa gaia lantzeko. Dena den, post honetan aurkezten diren liburuak dira interesgarrienak iruditu zaizkidanak azken urteetan irakurritakoen artean.

Liburuen azalak

  1. Comunicación interna en la práctica. Siete premisas para la comunicación en el trabajo.
  • Egilea: Manuel Tessi
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Urtea: 2012
  • Argitaletxea: Granica

Barne komunikazioaren erronkak zeintzuk diren sakon lantzen da liburuan. Alde horretatik, Tessik berebiziko garrantzia ematen dio entzuten jakiteari. Izan ere, informatzeaz gain entzun egin behar dela dio, entzutea funtsezkoa baita.

Liburuen azalak

  1. Planificación estratégica de la imagen corporativa.
  • Egilea: Paul Capriotti
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Urtea: 1999
  • Argitaletxea: Ariel

Irudi korporatibo planifikatu eta koherentearen garrantziaz mintzo da liburua. Era sakon eta zehatzean jasotzen da irudiaren sorreran parte hartzen duten elementuak eta kontuan izan beharrekoak beroriek aldatzeko edo moldatzeko.

Liburuen azalak

  1. Gestión de la comunicación en las organizaciones.
  • Koordinatzailea: José Carlos Losada
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Urtea: 2004
  • Argitaletxea: Ariel Comunicación

Erakundeetako komunikazioaren alderdi ezberdinak jorratzen dira bertan era arin eta ulerterrazean, hala nola barne komunikazioa, krisi komunikazioa, irudi korporatiboa, hedabideekin harremanak edota komunikazio finantzarioa.

Liburuen azalak

  1. Los cien errores de la comunicación de las organizaciones.
  • Egileak: Luis Arroyo eta Magali Yus
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Urtea: 2007
  • Argitaletxea: ESIC

Enpresa eta erakundeek saihestu beharko lituzketen komunikazio huts egiteak jasotzen dira liburuan. Besteak beste, prentsa oharretan eta prentsaurrekoetan egiten diren huts egiteak.
Liburuen azalak

  1. El Dircom del futuro y el futuro del Dircom.
  • Egile korporatiboa: Burson-Marsteller
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Urtea: 2013

URL: http://burson-marsteller.es/wp-content/uploads/2013/03/Informe-Futuro-Dircom.pdf

Ikerketa honetan jasotzen da Espainiako 25 enpresa eta erakunde garrantzitsutako komunikazio arduradunen iritzia ondorengo galderaren inguruan: zeintzuk egiteko izango dituzte komunikazio arduradunek 2025. urtean?

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu