Erronka batzuk hezkuntza digitalaren eta mediatikoaren inguruan


Hezkuntza mediatikoaz ikerketa bat egin genuen iaz Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Fakultatean, non jaso genituen ikasleen, irakasleen eta nazioarteko adituen ekarpenak. Ikerketa horren ondorioetan oinarrituta, honako erronka hauek identifikatu ditugu Hezkuntza alorreko ingurune digital eta mediatikoaren inguruan:

  • Integratu nahi baditugu pantailak, Internet eta medio berriak ikaste-irakaste prozesuetan, egokitu beharko ditugu irakasleen rolak, ikasleen rolak eta ikaste-irakaste metodologiak.
  • Integratu ikus-entzunezkoen erabilera eta ekoizpena gazteen ikaste-irakaste prozesuetan.
  • Lagundu behar diegu ikasleei garatzen euren jarrera kritikoa erabiltzen eta partekatzen duten informazioarekiko.
  • Arduraz landu behar ditugu sare sozialen erabilerak eta eraginak haurren ikaste-prozesuetan eta garapen pertsonalean.
  • Indartu behar dugu hezkuntza formalaren eta ez formalaren arteko elkarrekintza. Uztartuz ikasleek eskolatik kanpo ikasten dutena, gero eta intentsuagoa dena, gela barruko ikaste-irakaste prozesuekin. Dimentsio hau gurasoekin lantzea oso interesgarria litzateke.
  • Eskolak ere lagundu behar die gazteei garatzen euren identitate digitala era egokian.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu