Katalunia eta gu


Igaro berri da Durangoko Azoka eta Behategia Euskal Hedabideen Behatokiak bertan aurkeztu du 2017ko urtekaria. Eneko Bidegain, Andres Gostin eta hirurok Kataluniara begira jarri gara argitalpen horretarako prestaturiko artikuluan, eta ez preseski giro politikoak hala agintzen duelako, ezpada herrialde hartan aitzindari izan direlako komunikazio-espazioaren egituraketari dagokionez:

– Batetik, 1980ko hamarkadan eta 1990ekoaren hasieran espai català de comunicació kontzeptuaren inguruko teorizazio aberatsa osatzen asmatu zutelako; azken hamar urteotan ere gai horri buruzko gogoeta berriak plazaratu dira, baina katalanek ez daukate zalantzarik espazio horren ezaugarri nagusiari dagokionez: katalana da berorren hizkuntza, eta horren aldeko apustua egin beharra dago: “(…) el principal repte que té el sector és garantir la presència de la llengua catalana a l’audiovisual, tot i la manca d’igualtat competitiva dels prestadors catalans respecte dels prestadors estatals i globals. I cal també reforçar i enfortir els nos tres mitjans davant el nou panorama multiplataforma i multipantalla.” (CAC, 2016: XII). Honi gagozkiola, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak argi dauka hizkuntza ez dela ezertarako muga, baldin eta haren aldeko politika eraginkorra indarrean bada: “La llengua no és una barrera “natural” per a la indústria audiovisual, si hi ha una política sostinguda que la normalitzi.” (CAC, 2017: VII).

– Bestetik, komunikazio-espazio hori erakunde indartsuen bidez hezurmamitzen asmatu dutelako: Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua (CAC), Kataluniako Informazioaren Kontseilua (CIC), Kataluniako Kazetarien Sindikatua (SPC) eta Kataluniako Kazetarien Kolegioa (CPC), nagusiki. Josep Angel Guimera Bartzelonako Universitat Autonomako ikertzailearen arabera, Kataluniako komunikazio-espazioaren eraketari begira CAC da, duda barik, lauretan garrantzitsuena, sektorearen erakunde arautzaile independentea delako eta espazio horren eraketa eta funtzionatzeko modua baldintzatzeko eskumenak dituelako:

Tiene atribuidas las competencias para la concesión de licencias de emisión en radio FM y de TDT (en este caso, limitadas a los medios de alcance local y autonómico). A su vez, tiene competencias para vigilar y sancionar el funcionamiento de esas radios y televisiones. Por lo tanto, puede decir qué radios y televisiones forman ese espacio catalán y regula y vigila su funcionamiento (Guimera, komunikazio pertsonala, 2017-10-17).

Honen harira, Marti Petit CACeko Ikerketa Proiektuen Unitateko zuzendariaren arabera, herrialde txikientzat estrategikoa da ikus-entzunezko sektorea arautzea:

(…) en los países más pequeños, una desregulación sobre el sector hará que la industria local sea económicamente insostenible. Queda abierta así la colonización empresarial del sistema comunicativo local por parte de grupos extranjeros, Por esta razón, la función de un organismo regulador es tan importante para la salud democrática y cultural (y también económica) de una comunidad pequeña. (Petit, 2012: 73)

Guimeraren esanetan, berriz, CAC ari da zeregin horietan Katalunian, baina eragiteko ahalmen handiagoa dauka irratiaren arloan telebistarenean baino:

En el campo de los medios audiovisuales, Catalunya (el CAC, en concreto) tiene más margen de maniobra para configurar el sistema de radio que el de televisión. En radio, las frecuencias que se otorgan desde finales de las 80 son solo las de FM, de alcance local. Según la normativa estatal, las competentes para otorgar esas concesiones son las comunidades autónomas. Así, si un actor (sea de alcance estatal, autonómico o local) quiere obtener una concesión para emitir en radio, debe pasar un concurso en Catalunya. En cambio, en televisión, Catalunya (el CAC, en concreto) solo puede convocar concursos de concesión de TDT de alcance local o autonómico. El estatal está en manos de la administración central, de manera que las autonomías no pueden incidir. De acuerdo con esto, pues, Catalunya solo puede operar sobre una parte del sector televisivo, que además no es el mayor. (Guimera, komunikazio pertsonala, 2017-10-17).

Joko-arauak horiek izanik, zeintzuk izan dira emaitzak? Petiten aburuz CACek eskumenak dituen arloetan, igarri egiten da erakunde horren politiken eragina: “Allí donde se han tenido competencias (radio), las políticas audiovisuales han permitido un equilibrio industrial. Allí donde las competencias son de simple despliegue normativo (TV), el desequilibrio ha ido en aumento. Y en internet y las redes sociales, pues ahí estamos…” (Petit, komunikazio pertsonala, 2017-10-10).

Euskal Herrira etorrita, gurean ez daukagu Ikus-entzunezko Kontseilurik: Nafarroan 2011n eten zuten 2001ean sortutako Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseiluaren jarduna; Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren kasuan, ez dago berezko erakunderik, Frantziako CSA (Ikus-entzunezkoen Goi Kontseilua) erakundeak kudeatzen baitu Frantziako estatuko ikus-entzunezkoen jardun guztia; Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, azkenik, gorpuztu ez zen saiakera bat izan zen EAJ-EA-EB hirukoaren agintaldian. Conclusio: euskaldunok ikus-entzunezkoak arautzeko erakunde propio barik jarraitzen dugula ikus-entzunezkoek inoizko eraginik handiena daukaten garaiotan…

 

Iturriak

Consell de l’Audiovisual de Catalunya (CAC) (2017). Informe 2016. L’audiovisual a Catalunya. Barcelona: Consell de l’Audiovisual de Catalunya.

Consell de l’Audiovisual de Catalunya (CAC) (2016). Informe 2015. L’audiovisual a Catalunya. Barcelona: Consell de l’Audiovisual de Catalunya.

Petit, M. (2012). Por un mercado inteligente. Diversidad cultural, mercado y regulación. Vilafranca del Penedés: Erasmus.

3 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 1
    Luistxo Fernandez

    Kataluniako panorama mediatikoan bada beste gauza bat inportantea, eta akordatuko zara akaso Aitor, ze haren berri 2014ko abenduko 2. Gertukom/Hezikom jardunaldian entzun genuen, ekarri zenuten JA Guimerak azaldu zuen XTVL-XAL esperientzia. http://gertukom.mondragon.edu/eu/egitaraua Aurkezpena: https://es.slideshare.net/aitorzuberogoitia/guimera-fernandez-sindicaciontelos Nola, Generalitatek aparte, neurri handi batean motibazio politikoz, katalanezko tb lokal sare oso bat bultzatu duen urteetan Bartzelonako Diputazioak, eta a ze nolako aurrekontuekin! (irudia: https://imgur.com/a/vpXCH ) Horra eredu gertuko baten batentzako…

  2. 2
    Aitor Zuberogoitia

    Aupa Luistxo. Eskerrik asko ekarpenagatik. Hala da, bai, hor ideia potentea dago. Urtekariko artikulutik aintzat hartzeko beste ekarpen bat (CACeko Marti Petit-ena): “A nivel mundial, el broadcast está siendo apartado del UHF y deja de ser la opción tecnológica de futuro. Esto tiene consecuencias directas sobre las políticas públicas en audiovisual, tanto en Europa como en Catalunya (y Euskadi)”.

+ Iruzkin bat laga