Deban, abenduaren26tik 29ra X. Animazio Zinemaldia ospatu da eta zinemaldi honek antolatzen duen gortina lehiaketara 23 lan aurkeztu dira; horietako 9 Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleenak izan dira. Bi sari nagusi eman dira, gortina onenak 700 euro eta Debako garaikurra irabazi ditu, eta publikoaren sariak, 150 euro eta garaikurra eraman ditu.
Abenduaren 28an jakinarazi genuen AnimaDeba publikoko saria MUko Ikus-entzunezko komunikazioko 4.mailako ikasleek irabazi zutela, “Nola ez dagoela ezer?” gortinarekin. Taldea Anne Baskaranek, Josu Odriozolak eta Eider Ballinak osatzen dute. Nik eman nien albistea AnimaDeba lan-taldearen izenean eta saria irabazi zutela sinestea kostatu bazitzaien ere, albistea pozik eta ilusioz hartzera etorri ziren Debara.
Aurtengo edizioan, parte-hartze maila ona izan da eta aurkeztu diren lanen maila altua. Gortina onenaren saria Madrileko talde batek eraman du
Bide batez, 4.mailako Ikus-entzunezko ikasleek, 2 asteko animazio teknikak ikasgaian egin zituzten gortinak erakusteko bide ezin hobea dela uste dut hau. Zorionak ere denoi egin duzuen lanagatik!
Publikoaren saria:
Egileak: Eider Ballina Mondragon, Anne Baskaran Egido eta Josu Odriozola Epelde
Izenburua: Nola ez daola ezer?
——————
Egileak: Angela Carnovich, Myriam Lizarralde eta Sandra Pérez
Izenburua: Animadebaren bila
——————
Egileak: Amaia Fuertes Vadillos, Unai Gil Kortabarria eta Leire Marimon Fonseca
Izenburua: Izarren begiralea
——————
Egileak: Ioseba Fuentes Echegoyen, Ion Garate Begiristain eta Alex Erkoreka Abio
Izenburua: Harrapatu Ezetz!
————-
Egileak: Irati Crespo Manjarrés eta Kristina Navarro
Izenburua: Oh shit!
————–
Egileak: Saioa Murua, Iñigo Otaegi eta Iratz Urkizu
Izenburua: Sortzea giltzarri
——————
Egileak: Ibai Zabala Arando, Imanol Eppherre eta Andoni Imaz
Izenburua: Eusebio Koban
——————
Egileak: Andrea Navarro, Nora Latatu eta Danel Goikoetxea
Izenburua: UPS
——————
Egileak: Jon Etxeberria, Jorge Fernandez eta Iker Gutierrez
Izenburua: Monocromatic love