Abian dira 2018-2019 ikasturteko Gradu Bukaerako Lanak


Dagoneko hasiko dira lantzen Gradu Bukaerako Lanak Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleak. Horretarako, lehenik eta behin, eta proiektuaren lagungarri gisa, hainbat formazio-mintegi egin dira: zehazki, otsailaren 4tik otsailaren 22ra bitartean. Horietan jorratuko dira, besteak beste, ikerketa-txostenaren diseinua (nola idatzi txosten akademikoak, bibliografia eta erreferentzien kudeaketa), metodologiari buruzko argibideak, lehenengo proposamen idatziaren diseinua, lan-mundura begirako zubiak eta jendaurrean hitz egiteko aholkuak. Behin mintegi horiek amaituta, bete-betean murgilduko dira euren proiektuaren lanketan, erakundeetako eta enpresetako tutore eta tutore akademikoen gidaritzapean.

Guztira 17 Gradu Bukaerako Lan egingo dira. Horietatik hamabost hiru ikasleko taldetan, eta gainerako biak, bi ikasleko taldetan. Ondorengo lerroetan jasotzen da 2018-2019 ikasturtean egingo diren proiektuak, erakunde kolaboratzaileak eta ikasleen izen-abizenak:

  1. Proiektua:
    • Erakundea: El Regato ikastetxea
    • Lana: Proyecto audiovisual de comunicación externa Colegio El Regato
    • Ikasleak: Mikel Herce, Unai Garcia eta Gorka Seco
  2. Proiektua:
    • Erakundea: Eusko Irratia
    • Lana: Irrati tradizionalaren etorkizuna irrati bisuala da?
    • Ikasleak: Andrea Aranburu, Maider Arrocha eta Xabier Perez.
  3. Proiektua:
    • Erakundea: Kaebnai
    • Lana: Memorias gráficas
    • Ikasleak: Elena Coloma, Candela Aizpitarte eta Unai Zabala
  4. Proiektua:
  5. Proiektua:
    • Erakundea: Zuzenak Kirol Elkartea
    • Lana: Plan de comunicación para el C.D. Zuzenak
    • Ikasleak: Martín Perez, Urko Sarobe eta Aitor Garciandia
  6. Proiektua:
  7. Proiektua:
    • Erakundea: Aspe
    • Lana: Marketing
    • Ikasleak: Maddi Erausquin, Anixe Uribarren, Iratxe Baztarrika
  8. Proiektua:
    • Erakundea: Etxauzia
    • Lana: Etxauzia
    • Ikasleak: Ane Zuazubizkar, Eneko Zuberogoitia eta Unai Portilla
  9. Proiektua:
    • Erakundea: Mugarik Gabe
    • Lana: La comunicación social en Mugarik Gabe + la participación en Tantaka.tv
    • Ikasleak: Garikoitz Suarez, Itsaso Garmendia eta Gorka Alvarez de Arcaya
  10. Proiektua:
    • Erakundea: Gure Esku Dago
    • Lana: Gazteok erabaki
    • Ikasleak: Iñigo Barrena, Beñat Elorza eta Uxue Arakama
  11. Proiektua:
    • Erakundea: Garabide
    • Lana: Yucatango maiak. Hizkuntza biziberritzearen esperientzia
    • Ikasleak: Egoitz Diaz, Irati Briñas eta Andoni Marquinez
  12. Proiektua:
    • Erakundea: Mundukide
    • Lana: Mundukideko komunikazio eta sentsibilizazio ekimena optimizatzeko azterketa eta proposamena
    • Ikasleak: Aitor Lazkano eta Mikel Toledo
  13. Proiektua:
    • Erakundea: Elkar
    • Lana: Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa
    • Ikasleak: Irune Alfonso, Nagore Arin eta Mikel Irazusta
  14. Proiektua:
    • Erakundea: Aita Menni
    • Lana: Calidad de vida y ocupación en la atención integral a personas con discapacidad intelectual
    • Ikasleak: Aitor Viejo, Naroa Inza eta Irati Gonzalez
  15. Proiektua:
  16. Proiektua:
    • Erakundea: Lumaltik
    • Lana: Documental luchas indígenas en Chiapas
    • Ikasleak: Haizea Azpilikueta, Irati Vergara eta Leire Zarate
  17. Proiektua:
    • Erakundea: Arrasate Rugby Taldea
    • Lana: 2019-2020 denboraldiko kaptazio estrategia garatu
    • Ikasleak: Pablo Oteiza, Asier Ugarte eta Julen Yusta

Horrez gain, aurten ere, 2019ko ekainaren 7an GBLen aurkezpen publikoa egingo da, Kimu Berrik babestutako lehiaketa. Ekitaldi ireki honetan bilduko dira ikasleak, irakasleak, erakundeetako eta enpresetako tutore eta ordezkariak eta beste erakunde gonbidatuak; eta bertan banatuko dira Kimu Berrik emandako GBL onenentzako sariak (400, 350 eta 300 euroko sariak).

Aurreko ikasturtetan bezalaxe, aurten ere uzta oparoa jasotzea espero dugu.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu