Mondragon Unibertsitateko ikasleek Wikipedia elikatu dute


Wikipediarako sarrerak sortu edo aberastu dituzte Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazio graduko lehen mailako ikasleek. Sarrera horien ekarpen berezia da, testuaz harago, bideoak, argazkiak eta infografiak gehitu dituztela. Bost astez aritu dira gaiak lantzen: dokumentazio lan sakona, testu luzeak, argazkiak, bideoak, grafikoak eta abar egin dituzte.

Wikipediako langile Galder Gonzalez etorri da unibertsitatera hiruzpalau aldiz, ikasleei Wikipedia esplikatzera, gai zerrenda bat proposatzera eta bidean zehar laguntzera. Hamalau gai landu dituzte: sarrera batzuk hutsetik sortu eta lehendik zeuden beste batzuk osatu dituzte. Horra landutako gaiak:

Orotara ekoiztu dituzte 317.000 karaktere, 62 infografia, 14 bideo, hainbat argazki galeria eta Gif batzuk.

Sarrera horiez gain, lehenbiziko egunean, Wikipedian trebatzeko ariketa gisa, munduko hizkuntzei buruzko artikuluak idatzi zituzten, 40 bat denetara.

Lan-sekuentziako azken egunean beren lanak aurkeztu dituzte beste geletako ikasleen eta irakasleen aurrean.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu