Otsailak 11 – Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna


Historian zehar badago “zerbait” patriarkatuak ezkutuan mantendu duena, emakumeon ekarpenak, alegia. Beti bigarren mailan jokatu dugu eta oholtzan agertu garen bakoitzean, gizon ospetsu baten ondoan izan da, askotan emazte gisa. Historiaren eraikuntzan eta gizarteen garapenean ikusezinak izan gara.

Sexismo eta androzentrismoaren ondorioz, ezkutatze hori arlo edo eremu askotan eman da; literaturan, musikan, zientzian, e.a. Zientzian, beste askoren artean, emakume baten lana gizon batena izango balitz bezala agertu da eta hainbat arrazoi egon dira medio. Batzuetan, garai horretan eremu batzuetan aritzeko zuten debekua baina, beste batzuetan, bere lankideek (gizonak) “eraman” zutelako ospe guztia. Honen adibide argiak dira Marie CurieLise Meitner edota Mileva Maric. Azken hau bereziki gogoan dugu. Mileva serbiar matematikaria izan zen baina askok Einsteinen lehenengo emaztea izateagatik ezagutzen dute. Izan ere, askorentzat Einstein genio bat izan zen, Erlatibitatearen teoria (“Teoría de la relatividad”) famatuaren aita. Baina hainbat iturriren arabera, Einstein bera matxista bat zen eta bere emaztea iraintzeaz gain, obra famatu horren jabetza berea egin zuen, Milevaren tesiaren apropiazio hutsa zelarik.

Berdintasun bulegotik liburu zerrenda bat ere prestatu dugu genero ikuspegiarekin lotuta, eta horien artean zientzia eta emakumeari buruzko liburu hau gomendatzen dizuegu: Inferior (Angela Saimi): como la ciencia infravalora la mujer y cómo las investigaciones reescriben la historia.

Hemen uzten dizkizuegu ere gai honekin lotutako beste esteka interesgarri batzuk:

  • Naukas proiektuan sortu duten “emakumezko zientzialarien taula periodikoa”, non elementu bat sakatzerakoan historiak ahaztutako emakumeren baten lanera eramaten zaituen.
  • NASAn lan egitea lortu zuten 3 emakume afroamerikar eta matematikarien istorioa kontatzen duen “Figuras Ocultas” pelikula:

  • El rol de las mujeres en las carreras STEM

http://noticias.universia.es/educacion/noticia/2016/09/30/1144149/rol-mujeres-carreras-stem.html

  • La niña en la ciencia

https://www.eldiario.es/barbijaputa/dia_internacional_nina_ciencia-barbijaputa_6_864823532.html

La otra mitad de la ciencia

https://www.uab.cat/Document/558/435/OtraMitadCiencia,0.pdf

Biographies of Women Mathematicians

https://www.agnesscott.edu/lriddle/women/chronol.htm

The leaky pipeline of women in STEM

https://www.nature.com/articles/s41559-018-0747-4/figures/1

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu

+ Iruzkin bat laga