Otsailak 11 – Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna


Zientzia eta genero-berdintasuna ezinbestekoak dira nazioartean adostutako garapen-helburuak lortzeko, Garapen Iraunkorrerako 2030eko agenda barne.

Gaur egun, mundu osoko ikertzaileen %30 baino gutxiago dira emakumeak. UNESCOren datuen arabera (2014 – 2016), emakume ikasle guztien % 30ek soilik hautatzen dituzte zientziarekin, teknologiarekin eta matematikarekin lotutako arloak goi-mailako hezkuntzan. Mundu mailan, emakume ikasleen matrikula bereziki baxua da informazioaren eta komunikazioaren teknologian (% 3), natur zientzietan, matematikan eta estatistikan (% 5) eta ingeniaritzan, fabrikazioan eta eraikuntzan (% 8).

Genero-aurreiritziek eta estereotipoek neskak eta emakumeak zientziarekin lotutako alorretatik urruntzen dituzte. Mundu errealean bezala, pantailak ere antzeko joerak islatzen ditu: Geena Davis Institutuak egindako 2015eko Gender Bias Without Borders estudioak erakutsi zuen pantailan STEM lan identifikagarria zuten pertsonaietatik %12 baino ez zirela emakumeak.

Emakumeek eta neskatilek zientzian erabateko eta bidezko sarbidea izan dezaten eta zientzian parte har dezaten lortzeko, eta generoen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea lortzen jarraitzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientzian dauden Emakumeen eta Umeen Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

women_in_science_def

Aurten egun horrekin lerrokatuta, otsailak 10 eta 11, Capitolina Diaz izango da gurekin MGEPko Arrasateko kanpusean eta “Inclusión del Análisis de Género en la Investigación” formakuntza saioa eskainiko du. Gaztelaniaz astelehenean eta inglesez asteartean. Ikastaro honetan sexu eta genero aldagaiak ikerketa proiektuetan zein ikasgaietako edukietan txertatzeko gakoak emango dira.

 

 

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu