Zein dira inpaktu gehien duten aldizkari zientifikoak Hezkuntza alorrean?
Jakiteko non argitaratzen diren ikerketa esanguratsuenak ezagutza alor ezberdinetan, urtero osatzen dira inpaktu gehien duten aldizkarien zerrendak,inpaktu-indizeetan oinarritzen direnak. Horietako bat, ezagunena,Journal Citation Reportda,ISI-Thomson Reutersek osatzen duena urtero. Tresna hau baliagarria da jakiteko zein diren erreferentziazko ikerketak, aldizkariak, ikerlariak eta ezagutza-guneak mundu mailan. Datu-base honek 2013. urtean Hezkuntza alorra hiru ataletan banatzen zuen:
- Education & Educational Research. Guztira 219 aldizkari zerrendatzen dira lau kuartiletan banatuta.
- Educational Psychology. Guztira 53 aldizkari.
- Special education. Guztira 37 aldizkari.
Zerrenda osoak hemen aurkituko dituzue, baina oraingo honetan nabarmenduko ditugu Education and Educational Research atalean inpaktu gehien izan zuten lehenengo 20 aldizkariak:
Review of educational research
Journal of Research on Educational Effectiveness
Journal of research in science teaching
Journal of the learning sciences
Journal of engineering education
Advances in health sciences education
American educational research journal
Txema Egaña
Mondragon Unibertsitatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientizen Fakultatea
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu