“La Movida Deportiva” irratsaioa gurean egon zen aurreko ostegunean. Ze pertsonai bikaina Iñaki de Mujika, zentzu guztietan, berak esango lukeen bezala. Tipo jatorra eta adeitsua, atsegina benetan.
Lehenbizi Eneritz eta Patri gerturatu ziren Iñakirengana. Ikus-entzumenezko Komunikazioa ikasten dute eta ekintza honen antolaketan partu hartu dute, irratsaio bat zuzenean nola egiten den bertatik bertara ikusi ahal izateko. Iñakik eta Iñigok, bere teknikaria, hitzetik hortzera azaldu zizkigun gorabera eta zailtasun tekniko guztiak. Lehenbizi Bilboko konexioa zala, Iñakik goizeko programa batean zuzenean parte hartzeko, gero Donostiakoa “La Movida” aurrera ateratzeko; RDSI kableak,bueno eta nik gehiegi ulertu ez nituen hainbat zehaztasun tekniko.
MC 3.2. La Movida Deportiva |
Geroxeago Mikel, Unai eta Asier etorri ziren etxeko Areto Nagusira. “Hara, hauek dira gure kirolariak!” esan eta berehala beraiengana hurbildu zen Iñaki, zer moduz zeuden galdetu, izenetaz eta bakoitzaren kirol espezialitatea ziurtatu eta abar. Gure mutilak bastante nerbioso zeuden, egia, baina programa hasi eta hainbat profesionalek baino hobeto hitz egin zuten mikrofono aurrean. Bejondeizuela gaztek!
Azkenik benetako kirolari profesionalen txanda iritsi zen. Bata bestearen atzetik Joseba Beloki txirrindulari handia, Naturhouse Ciudad de Logroño eskubaloi taldeko Unai Arrieta, Aitor Lopez Rekarte eta Zuhaitz Gurrutxaga Realeko jokalari ohiak.
Zuhaitzek abesti bat ere utzi zigun. Horra bere diskaren aurkezpena: