Aurten berritasun nabarmen bat aurkitu dute gurean bizi diren ikasle/egoileek: eskolaz kanpoko ekintzengatik 6 ects kreditu lortzeko aukera izatea. Unibertsitatea derrigortua dago kreditu horiek eskeintzea eta ikasleak nahi izanez gero, gurekin lor ditzazkeen 6 kreditu horiek arlo akademikoko beste 6 kredituengatik ordezkatzeko aukera du. Ikasturte bakoitzean gehienez 3 kreditu lor daitezke eta aurtengo eskaintza horrela laburtzen da:
- Alde batetik Batzordeen bitartez aurrera eramandako etxearen antolamenduan parte hartzeagatik, 1’5 ects lortzen ditu egoiliarrak.
- Beste alde batetik kirol, soziokultural edo ekimen solidario bat antolatu eta burutzeagatik, beste 1’5 ects:
Bikeroak: hutsetik bizikleta bat eraikitzea.
Ibaiondo: adin txikikoentzako zentroan futbol solidarioa.
Menti taldea.
Herri Eskolako harrera gelan laguntzea.
Literatur astea antolaketa.
Musika taldea.
Spinning.
Yogalates edo nere buruaren zainketa.
BTT: Orbea Monegros lasterketan parte hartzea.