Ikas-komunitateen proiektutik abiatuta, Biterira egokitu dakizkioken ekarpen ugari ondoriozta ditzakegu.
Ikas-komunitateen oinarrizko helburuak honako hauek dira: elkarbizitza arazoen gainditzea eta arlo akademiko arrakastatsua eskaintzea. Hori lortzeko, heziketa zentruen eta euren testuinguru sozio-kulturala errotik aldatzea komeni da, horretarako ikas-komunitateko eragile guztien arteko interakzioa bilatuz. Horrela izaki, aukera honek parteahartze eta elkarrizketan oinarritutako gatazken konponketa eta prebentzio eredu bat dakar, esandako helburuak lortu ahal izateko: elkarbizitza hobetezea eta emaitza akademikoak.
Ikasi eta orohar modu egokian hezteko, harreman interpertsonaletan murgiltzea ezinbestekoa dela ulertu eta barneratu behar dugu. Eta zentzu honetan, oinarrizko heziketarako edozein harremanetan, profesionalak harremana garatzeko eremu sozial bat eskaintzen eta lantzen du, non eragile guztiek euren tokia bilatu behar duten. Eremu hau elkarrizketan oinarritzen bada, demokratikoa izango da.
Zentzu honetan ulertuta, ikasgelak eta zentroak eraikuntza fisikoak dira soilik; bai bertan edo eskolatik kanpo edo nonnahi, errotu eta iraun beharrekoa ez da instituzioa, pertsonen arteko harremana baizik, eta horrek bideratuta ematen dituen ikas-egoerak. Eta horrela, elkarrizketa funtsezko herraminta bezela erabiltzen bada, lotzen edo atxikitzen gatzaizkion arrazoibide kolektibo bat sortzen da eta horrek partaide izatera garamatza.
Kidego-