DBZ

NeoCouture tailerra: Kirola, arropa eta hiria Balenciaga museoan

Pasa den asteartean, ekainaren 5a, graduko 3.mailako ikasleak unibertsitatetik tramankuluak hartuta Getarirantz abiatu ziren Balenciaga Museoan lan egun ezberdin bat igarotzeko asmoz.

Goizeko jardunaldietan hizlari desberdinak izan ziren materiale berriak, moda, kirolerako eta kalerako arropa eta diseinuari buruz hizketan. Parte hartzaileak, Balenciaga Museoa, Elisava Diseinu eskola, Athlon, Astore eta Mondragon Unibertsitatea izan ziren.

Elisava Diseinu Eskolatik diseinuaren eta materia berrien inguruko hitzaldiak eman ziren. Mondragon Unibertsitatetik diseinu prozesuan komunikazioa, erabilera eta teknika trinomioaren garrantzia azaltzen zuen aurkezpena egin zen, ondoren, Oihana Pinilla ikasleak, Athlonen garatu duen motxila ergonomiko baten proiektuaren berri eman zuelarik. Azkenik,  Astoreko diseinatzaile eta ingeniariak ere izan ziren euren plan estrategiko eta produktu berriak aurkeztuz.

Arratsaldeko ekintzan berriz, ikasleek hartu zuten protagonismoa.  Kirola eta hiria gaitzat hartuta, arropa eta osagarri berrien kontzeptuak sortzea izan zen beraien erronka.

 

Hemen uzten ditugu sortutako kontzeptu guztien adibideak.

Benetan interesgarriak!!

Zorionak ikasle guztiei eta eskerrik asko parte hartu zuen jende guztiari!!!!

Aurkezpen guztiak grabatuta daude, sartu ikustera!

 

// Eider

 

Salir de la versión móvil