DBZ

DISEINUKO MASTERREKO 2.MAILAKO IKASLEAK HELSINKIRA BIDEAN!!

«Learners learn what learners want to learn, and learners learn through doing!»  Peter Senge

Kurtsoa indarrez eta gogotsu hasteko,  Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko bigarren mailako ikasleak Helsinkira goaz Helsinki Design Week 2012 ospatzen dela aprobetxatuz. Bihar hartuko dugu hegazkina eta datorren ostegunerarte egongo gara Helsinki eta inguruak bisitatzen. Zentzumen guztiak zabal zabalik mantenduz, diseinu eta arkitektura mailan hain esanguratsua den hiriko kuriositate eta gauza berri guztiak barneratzen ahaleginduko gara.

Helsinki Hiriburua World Design Capital 2012 izendatua izan da bertako diseinuak izan duen garapenagatik eta mundu mailan erreferente izateagatik. Masterreko bigarren mailan, Diseinu estrategikoa eta ekintzailetasuna dira jorratzen diren ardatz nagusiak. Gai hauetan oinarrituz Finlandiar hiriburuan igaroko dugun astean hainbat enpresa eta unibertsitate esanguratsu bisitatuko ditugu; Aalto Design Factory, Aalto Venture Garage, Hub Helsinki eta Tamperen kokatzen diren Team Academy eta New Factory adibidez. Honez gain, aste guztian zehar Design Week programaren barruan egongo diren hainbat erakusketa, konferentzia, eta abarretara hurbilduko gara.

Ez dira betiko bisitak izango ez, leku bakoitzera heltzean bertako lankide-ikasle bilakatuko gara  eta tailer eta ekintza desberdinak garatuko ditugu tokikoekin elkarlanea. Bidai honetako helburua ikasleak proaktibo izanik ahalik eta kontzeptu gehien barneratzea izango da ikasturtean zehar egingo dugun lana eta ikasiko duguna ahalik eta aberasgarriena izan dadin. Peter Senge ingeniariaren esaldi bat hartu da bidai hau hitz gutxitan oso ondo deskribatzen duena: “Ikasleak, ikasleak ikasi nahi dutena ikasten dute eta ikasleak egin ahala ikasten dute!”

Bueltan kontatuko dizuegu esperientzia!

 

 

Salir de la versión móvil