DBZ

Zerbitzu Diseinua Gipuzkoako Kirol Zerbitzuan

Azken ostiral hauetan Gipuzkoako Foru Aldundian egon gara, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuko Kirol Zerbitzuarekin lanean hain zuzen ere

Zerbitzu Diseinuaren inguruko ikastaro bat emateko aukera izan dugu bertan. Ikastaroaren helburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zerbitzua Zerbitzu Diseinuren oinarrietan trebatzea izan da. Egungo zerbitzua herritarren ikuspuntutik kudeatzeko marko teorikoak eta erreminta praktikoak partekatu ditugularik.

Ikastaroan Ikasketa prozesu aktiboak aplikatu ditugu, talde txiki desberdinak sortu eta arazoetan oinarritutako metodologien bitartez  Pertsonetan Zentratutako Diseinuaren erremintak eta Zerbitzu Diseinuaren ikuskarazte erremintak abian jarri ditugu.

Ikastaro osoan zehar,  Gipuzkoako Eskola Kirolaren hobekuntza jomugatzat eduki dugu, gipuzkoarron eskola kirola hezigarria, aberasgarria, parte-hartzailea, inklusiboa eta anitza izan dadin.

Era berean, Ikastaroak Rogelio Fernandezen partaidetza ere eduki du. Rogeliok Adimen Emozionala zerbitzu eta produktuen diseinuan kontutan edukitzeko gomendioak eman dizkigu.

Plazer bat izan da Gipuzkoako erakunde publiko nagusian Pertsonetan Zentratutako Diseinuaren balioaz hitz egin eta etorkizunean egon daitezken aukerak uztartzea! Hurren arte!

Salir de la versión móvil