Behin erreminta beraren ezagutza daukagula (Illustrator eta Photoshop), orain ezagutza horiek diseinu prozesuetan aplikatzen ikasi behar da. Ez da erreza izaten produktu zehatz baten linea estetiko-formala ondo ulertu eta beste produktu tipologietara trasladatzea. Esperientzia, kultura bisuala eta noski, erreminta grafikoetan gaitasuna behar dira. Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza graduan gaitasun horiek lantzen ikasteko honako ariketa hau burutu dugu. Irakasleek emandako 3 kotxe modelo ezagunen Moodboard-etatik abiatuta, ikasleek panel hauetan inspiratutako zulagailu kontzeptu berriak diseinatu dituzte. Hemen uzten dizkizuet zenbait adibide, badirudi BMW i8-a izan dela aurtengo erreferentzia gogokoena.