DBZ

ERREIZABAL BASERRI MUSEORA BISITA

 

Lehen mailako ikaslean beren seihilekoko proiektuan murgilduta daude egunotan. Aurten, gazta egiteko prozesuan, bertan sortzen den gazura kentzeko prensa bat diseinatu behar dute.

Hau dela eta, Urtarrilaren 4an Legazpin kokatua dagoen Erreizabal Baserri Museora bisita burutu dute. Bertan, Idiazabal izendapeneko gaztaren artisau ekoizte prozesua ezagutzeaz gain, prozesu honetan historian zehar ereabili diren erreminta ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte,  hauen artean ere gazura kendu ahal izateko prentsak.

Historikoki erabili izan direnak, baserriko museoan bazituzte bi, bata egurrez soilik eraikirikoa, ehun urte baino gehiago dituena eta beste modernoxeagoa, metal eta egurrez egina, bihak ere pisua baten eraginpean gazta prentsatzen dutenak.

Honetaz gain, gaur egun beraien ekoizte prozesua ezagutu eta lan honetarako erabiltzen duten prentsa ere ikusi ahal izan dute, neumatikoa hau, 16 gazta batera prentsatzeko gaitasuna duena.

Bisitan zehar, Arantxak, baserriko bisitan gidatu gaituena eta bertako jabeak, beren egunerokoan sortzen diren arazoen berri eman die, beraien diseinuan kontuan izan eta hauek ekiditeko hobekuntzak integra ditzaten proiektuetan.

Orain, hiru asteko lana dute aurretik, prentsa mota ezberdinak aztertu, beraien diseinurako egokiena diren lan ardatzak definitu eta azken produktu batetara iristeko.

 

 

 

Salir de la versión móvil