Joan den astean, Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleak Eroskin izan ziren semestre proiektuko xehetasun guztiak jasotzen.
Gosari osasuntsu batekin ekin genion egunari eta ondoren, Eroskiren historian zehar izandako momentu garrantzitsuenen berri jasotzeko aukera izan genuen. Sarrera interesgarri honen ostean, beraien beharrak helarazi zizkiguten.
Proiektuaren inguruan ezer gutxi kontatu dezakegu oraindik baina Zerbitzuen Diseinuan oinarritzen dela aurreratu dezakegu. Ikasleak ere lanean ari dira iadanik eta ziur gaude emaitza bikainak lortuko dituztela.
Eskerrak eman nahi dizkiogu hemendik Eroskiri gugan jarritako konfidantzagatik eta eskainitako gertutasunagatik.