Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko ikasleak EROSKIn izan dira Elorrioko plataforma logistikoa bisitatzen. Plataforma automatizatu eta abangoardista da, EROSKI eta Ulma Handling System enpresen artean garatua. Fabrika berriak 41.000 metro koadro ditu, eta bertan biltzen dira EROSKIk iparraldean banatzen dituen elikagai produktu guztiak, freskoak eta izoztuak izan ezik. Sistema automatizatu honen bitartez, salgaiak ia manipulatu gabe jaso eta biltegiratzen dira, Kudeatzen den pisuaren %70 automatizatu da; gutxi gorabehera, plataformatik egunero igarotzen diren 2.000 tona inguru.
Ikasleak plataforma bisitatzen
Eskaeren prestaketa –pickinga- ere automatizatuta dago, eta, prozesua kudeatzen dituen sistema informatikarekin, denda bakoitzerako eskaerak prestatzen dira saltoki bakoitzean produktuak kokatzen diren ordena jarraituta. Honek erreposizioak errazten ditu prozesu logistiko guztia optimizatuz, salgaia plataforman jasotzen den unetik apaletara iritsi arte.
Honi esker produktuak manipulatzeko modua hobetzea, ekoizpena hobetzea, hutsegiteak gutxitzea, zerbitzua estandarizatzea eta gastu operatiboak gutxitzea lortu dute. Gainera, lantegi logistikoko langileen baldintzak asko hobetzen ditu, eskuz prestatzearen ahalegin fisikoa nabarmen gutxituko baitu; izan ere, prestatzaile baten eguneko karga 8.000 kilokoa zen orainarte.
Eskerrak eman nahi dizkiogu EROSKIri plataforma ikusteko eman digun aukerarengatik.