DBZ

Design Pills: diseinuko masterreko ikasle ohien esperientzia profesionalak, Marta de Juan eta Xabi Rivera

Aurreko otsailak 23an Diseinu Berrikuntza Zentrotik Design Pills saioa antolatu genuen, diseinuko masterreko ikasle ohien esperientzia profesionalak partekatzeko.

Oraingoan, Marta de Juan eta Xabi Rivera izan genituen eta beraien ibilbide profesionalean enpresa desberdinak sortzean izandako esperientziak partekatu zituzten.

Martak, Alfa Hogar eta Opinno enpresetan izandako ibilbidea partekatu zigun eta orain martxan jartzen ari diren Taller de Ideas proiektuaz ere hitz egin zigun. Xabik, aldiz, Medirect-en dabil lanean  eta aldi berean, Dardingli enpresa berria abian jartzen ari da. Honen inguruan,  enpresa bat sortzeak dituen abantaila eta desabantailak kontatu zizkigun, sortutako Dardingli enpresa oinarritzat hartuz.

Jarraian, benetan interesgarria izan zen saio honen grabazioak uzten dizkizuegu (saio osoa eta laburpena dituzue eskuragai).

Laburpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=0nP2ck5Bmq4

Saio osoaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=mi5W6jGqjCw

 

 

Exit mobile version