3 emakume Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Informatika Ingeniaritza graduko Ikasketa amaierako aurkezpen honetan, demasa!
3 emakume:
- Ikaslea eta protagonista nagusia, Irati Eraña, bikain amaitu duela bere Ikasketa amaierako proiektua.
- Enpresako ordezkaria eta bere proiektua zuzendu duenetariko bat, Jone Goitia, IDS Informátia Industrial y fábricas inteligentes enpresako ordezkaria.
- MGEPeko Gradua Informatikako irakaslea, Osane Lizarralde.
Ez da ohizkoa geurean, baina hurrengo etorkizunaren hasiera izango denaren esperantzarekin. Guk ospatzeko momentuko argazkia atera dugu, baita momentuko poztasuna elkar konpartitzeko.
Iratik IDS enpresako entte izeneko MES (Manufacturing Execution System) produktuan lana egin du 10 hilabetez, web-erako migrazioko lantaldean parte hartuz. Interesatuok bertan aurkitu daitezke produktuaren ezaugarri gehiago. Iratik tresnen aukeraketan parte hartu du, garapenean, diseinu egokitzapenetan eta azkenik, proba desberdinak egiten.
Hona hemen enpresako burua den Iñaki Roman eta Emillen Uriarte, iDS enpresako Ikerketako langilea eta Iratiren lana zuzendu duen beste ordezkaria. Tribunalen MGEPeko Gradua Informatikako beste irakasle batek ere parte hartu zuen, Urtzi Markegi hain zuzen.