Ekitaldi berezia izanik, Kursaala goraino bete zitzaigun, ikasle, guraso, familia arteko edo/eta lagunekin.
Aurretik MUko 11 eraikina ezagutu zuten, ondoren oinarrizko programazio lengoaiaren azalpen batzuk batu zituztejarraian taldetan banatu aurretik. Behin taldeak egituratuta bakoitzak erronka txiki bat burutu zuten, software aplikazio bat garatuz. Aplikazio hauek diseinu zire era pertsonalizatuan eta hasieratik emandako oinarrizko kodean, moldaketa txikiak eginez, hasirako ideia horiek errealitate bihurtzen joan ziren, denen gozamenerako.
Formakuntza sesioak gaztetxoen segurtasun informatikarekiko konzientzia piztea ere izan zen.
Hona hemen garatutako web aplikazioen irudi batzuk:
]]>Bertan MU Ingeniaritza Informatika graduko sei ikasle (Oihane Lameirinhas, Loredi Altzibar, Miriam Moreno, Ainhize Uribesalgo, Ana Regalado eta Garazi Urkia) eta Osane Lizarralde, software eta Ingeniaritza Informatika graduko praktiken koordinatzailea eta Sistemen ingeniaritza ikerketako lerroko ikerlaria, elkarrizketatuak izan dira, emakumeak eta Informatikaren inguruan hausnarketa egitekoeta nola ez, denon presentzia Informatikan zein beharrezkoa den aldarrikatzen.
Hona hemen Goiena sarean argirtaratutako artikulua eta bertan Goiena aldizkarikoa ere:
Eskerrik asko zure ekarpenengatik Oihane, Loredi, Ainhize, Ana, Garazi, eta nola ez, Miriam!
Bereziki eskertzekoa da Miriam Morenoren partehartzea, berriaren irudi nagusia berea baita! Miriam gure ikasle ohia da, MUn ikasi zuen Informatika ingeniaritza gradua eta baita Sistema txertatuen Masterra ere. Gaur egun, Oronan lanean aritzen da,eta horretaz gain nesken artean eta teknologiako bokazioa sustatzeko helburuarekin, Inspirasteam egiasmoan dabil bolondrez.
Proiektuko bolondrez bakoitzak ikastola batean (Miriamen kasuan Hernaniko Langile Ikastolan), 6. Mailako ikasleekin hainbat gai jorratzen dituzte 6 saio desberdinetan:
Adibidez, Hernaniko Langile Ikastolan eta gai hauek landu dituzte, 1. eta 6. saioa gela osoarekin, neskak eta mutilak, eta gainonzteko guztiak neskek bakarrak, partehartzea areagotzeko asmoz:
Oso esperientzia polita eta aberasgarria izaten ari dela esan digu. Baita haur eta irakasleentzat ere. Eta noski, gai hauei bisibitatea ematea ezinbestekoa zaigu. Lan bikaina!
]]>Proiektua ESKU du izena, Berdintasuna ESKUratzen dio bere lelo komertzialak euskaraz, eta (Por un futuro en MANOS de todos gazteleraz) .Proiektuaren helburua honako izan da: hizkuntza daktilologikotik testura eta alderantziz eramaten duen lehen itzultzaile teknologikoa sortzea.
Jarraian ikusi daiteke, proiekturako egindako posterra:
Ekimen hau Arizmendi Ikastola eta CampTecnologico enpresaren elkarlanaz eskaintzen da 2011.urtetik Gabon eta Pazko garaiko oporrak aprobetxatuz.
Zerk motibatu zaitu Kanpamentu Teknologikoetan begirale lanetan parte hartzea? Betidanik gustatu zait monitore aktibitatea, kanpamentu teknologikoan egon aurretik umeen atletismoko monitore ere izan naiz eta gabonetan kanpamentu Teknologikoetara monitore bezala joateko aukera eman zidatenean ez nuen bitan pentsatu eta izena eman nuen. Kirola oso gustukoa dut, eta teknologia ere!
Eta zer moduz joan da zure esperientzia aurten? Hasieran urduri samar nengoen, covid-aren ondorioz monitore batzuk ezin izan ziren etorri, eta ber-antolaketa bat egin behar izan genuen. Egia esan, azkenean geundenok ondo moldatu ginen eta dena primeran joan zen. Esperientzia ona izan zen.
]]>
Azaroaren 13-an larunbata, Nafarroako Parlamentuan ospatutako Euskarazko VIII. Unibertsitate Eztabaida Ligan Informatika graduko Xabier Vidriales eta Pablo Valle ikasleak, Iraia Irazusta, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikaslea eta Leire Lisón, Humanitate Digital Globalak Graduko ikaslearekin batera Mondragon Unibertsitateko taldea osatu zuten. Aurtengo edizioan gaia Adimen Artifiziala izanda, ondorengo galderari erantzun behar zioten partaideek: “Adimen Artifiziala gai da gizakia ordezkatu eta hark egiten duena egiteko?”. Galdera horri erantzuteko baiezko edo ezezko ikuspuntua hartu behar izan diote taldeek eta beraien artean eztabaida bat egin. Naiz eta aurtengo edizio honetan Deusto Unibertsitateko taldea irabazle izan, gure taldeak lan bikaina eta maila izugarria erakutsi du, hain zuzen ere Iraia Irazustak Hizlari onenaren saria jaso zuen.
Iraia Irazusta, Pablo Valle, Leire Lison eta Xabier Vidriales, Mondragon Unibertsitaeko taldekideak Euskarazko VIII. Unibertsitate Eztabaida ligarako
Normalean, eztabaida hauetan Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleak parte hartzen dute, gradu honetako ikasgaietan honelako eztabaidak lantzen dituztelako. Hala ere, aurtengo gaia dela eta diziplinarteko talde bat sortzea erabaki da. Horregatik, aurtengo taldea Informatika graduko bi ikaslerekin, Humanitate Digital Globalak Graduko ikasle batekin eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko beste ikasle batekin osatzea erabaki da. Beraien artean dauzkaten konpetentzia desberdinak landuz talde sendoa eta bateratua osatzea lortu dute, izan ere hainbat egun egon dira lanean beraien artean ondo konplementatzea lortu arte.
Xabier eta Pablok diotenaren arabera, ez da gauza erraza izan, ahalegin handia eta egun dexente eman dute eztabaida hau prestatzen, batez ere beraien aldetik eztabaidaren formatua eta hitz egiteko modua asko landu behar izan dutelako, beste graduko ikasleak dituzten ohitura eta erraztasuna ez baitzuten. Bestalde, beste graduko bi ikasleak ere lan asko egin behar izan dute gaian murgiltzeko eta eztabaidan parte hartzeko prestatzeko.
Hau guztia burutzeko, lehenengo Andres Gostin eta Aitor Zuberagoitia HUHEZI-ko irakasleekin bilera-formakuntza bat eduki zuten, eztabaidaren formatua eta antolakuntza azaltzeko eta poliki-poliki taldea eztabaida giro horretan murgiltzeko. Ondoren, Azaroaren 6-7ko asteburuan, Eibarren formakuntza saioa eduki zuten EHU-ko Unibertsitateak antolatuta. Bertan, EHU-ko eztabaida taldeko ikasleek formakuntza eskaini zieten gure ikasleei eta beste unibertsitateko taldeei. Unbertsitate desberdinetako taldeak beraien artean ezagutzeko aukera ona izan zen eta eztabaida guztien artean prestatu zuten. Gure ikasleek diotenaren arabera, oso ondo pasatu zuten, pentsio osoan eman baitzuten asteburua elkarrekin. Amaitzeko, astean zehar, ikasleak egun pare bat elkartu ziren, gaia guztiz jorratzeko eta eztabaidaren azken ikutuak emateko. Momentu hauetan, EHU-ko formatzaileen laguntzarekin, bideodei pare bat egin zuten eztabaidara joan aurretik.
Azkenik, eztabaida egunean, asko disfrutatu zuten eta beste unibertsitateko ikasleekin batera eztabaida polita gauzatzea lortu zuten. Hala ere, eztabaidatik atera ondoren, guztiak elkarrekin bazkaltzera joan ziren, eztabaidan izandako norgehiagoak alde batera utzita.
Xabier eta Pablo honela laburbiltzen dute bizitako esperientzia:
“Graduan izan ditugun jardueretatik guztiz desberdina izan den esperientza bat izan da. Nafarroako parlamentuan, pertsona garrantzitsuen aurrean politikariak izango bagina bezala eztabaidatzea ahaztezina izango den bizipena bezala ikusten dugu. Egun gutxitan asko ikasteko balio izan digu, izan ere, gure graduan ikasten ez ditugun eta garrantzitsuak diren konpetentzia desberdinak landu ditugu. Nahiz eta izugarrizko lana egin behar izan, oso pozik gaude lortu dugunarekin, eztabaida bat zer den jakin gabe egotetik, beste unibertsitate bateko eztabaida taldeen kontra eztabaidatzera”
]]>
Ekitaldi txukuna izan zen eta Kursaala goraino bete zitzaigun, ikasle, guraso, familia arteko edo/eta lagunekin.
Informatika eta Telekomunikazioko ikasleen tartea iritsi zenean, bi ordezkari : Joseba Gorospe eta Ibai Irigoyen, sarrera polita egin zuten eta kiñu dibertigarrigarriak egin zituzten ikaskideei, PBLan oinarritutako proiektu eta gau luzeei eta Mondraogn Unibertsitateko barne prozesuei.
Musikeneko haize boskote bistuosoak ekitaldiari amaiera borobila eman zioten.
Ion Etxebarria zuzendari izendatu baino lehen Ikerlaneko Pertsona eta Marketing arduraduna izandakoa da, eta aurretik teknikaria eta proiektu zuzendaria. Horrela izanik, Pertsonen Kudeaketa ikasgaiaren irakasleek aurten, Urtzi Uribetxebarria eta Gentzane Aldekoak, erronka bat jarri diote: Informatika eta Telekomunikazio ingeniaritzako graduko 4.mailako ikasleei ulertu arazi edozein enpresa edo proiektuan pertsonen kudeaketaren garrantzia. Hau da, bere bizipenetatik abiatuz ia zer uste duen ikasleek eraman dezaketela ‘Pertsonen kudeaketa’ bezalako ikasgai batengandik?
Ion Etxebarriak, erronkari helduz ikasleekin solasean ibili da ordu betez eta ondoren galdera-erantzunen txanda bat zabaldu da. Ikasleak beste ordu erdiz galderak egin dizkiote eta nahiko parte-hartze zabala egon da. Oso giro polita sortu da. Berak aipatutakoen artean, hauek jaso ditugu:
Pertsonen kudeaketan, kudeatzaileek argi izan beharreko 3 ezaugarri: beraien errola ulertu (erabakien aurreran erantzule eta pertsonen garapenaren arduradun), pertsonak ezagutu (beraien kezkak, beldurrak eta indargune eta motibazioak) eta azkenik aurreko biei denbora dedikatu.
Pertsonen kudeaketan, kudeatzailea oso figura garrantzitsua da baina liderra jaio edo egin egiten da? Ikasi al daiteke pertsonak eramaten? Pertsonen ardura daukanak (liderra, arduraduna, koordinatzailea) edozein izen erabilita ere, behar dituen konpetentziak garatu egin ditzazke. Besteak beste, komunikazioa, gatazka kudeaketa, feedback-a. Baina gainera, konpetentzia hauen garapenean antolakuntzak ezartzen dituen praktikak (pertsonen kudeaketarako praktikak, alegia), kudeatzailearen funtzioan laguntzeaz gain antolakuntzaren kultura sendo bat eragin dezakete. 2 elementuak dira garrantzitsuak, antolakuntzako pertsonen kudeaketarako praktiken sistemak eta lidergoa, alegia.
Pertsonak kudeatzea, Pertsonengan konfiantza izateak eskatzen digu gaur. Ezinbesteko baldintza da hau!
Ikerlanen, pertsonen arduradunak ere beraien taldetan dauden pertsonen garapenerako gaur egun lau konpetentziatan oinarrituriko ebaluazioa egiten dute. Besteak beste, ‘nola garatzen dugun ezagutza ikerketaren bidez’, ‘nola kudeatzen ditugun proiektuak’ eta ‘nola kudeatzen ditugun bezeroak’. Beraz, nahiz eta taldeetan dauden pertsona guztiak injineruak izan ez dituzte konpetentzia teknikoak erabiltzen hauen garapen pertsonala kudeatzeko, zeharkako konpetentziak baizik.
Eta, zein izango da pertsonak 2030. urtean menperatu beharko dugun konpetentzia garrantzitsu bat? Norberak bere burua zaintzea. Presioa eta stress-a kudeatzeko gaitasunak garatzea, alegia. Gaur egun, oso aldakorra den mundu batean bizi gara eta dinamismo eta aldakortasun hori murriztu partez badirudi areagotu egingo direla (VUCA testuinguruak medio). Horrek, gaur egun jasaten ari garen pandemiaren ondorioz gertatzen ari den bezala, osasun mailako ongizatearen garrantzia azpimarratzen du.
Galdera erantzunen txandan, Ion-ek ikasleei zera galdetu zien: zuetariko nortzuk ikusten duzue zuen burua kudeaketako gaietan epe ertainera (lanean hasten zareten momentutik, 5 bat urtetara)? Ikaslegoaren erdiak jaso zuen besoa!
Beraz, erronka gaindituta eta helburua lortuta ere, ikasgai teknikoaz gain, Pertsonen kudeaketa bezalako ikasgaiarekiko motibazioa piztu delakoan gaude.
Eskerrik asko Ion eta hurrengo bat arte!
Hitzaldia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Ikerlanek, beraien arteko lankidetza estrategikoa indartzeko trakzio ekipokoo ekintzen artean kokatzen da.
Hona hemen Ion Etxeberriak berak LinkedIn-en bitartez argitaratutako sarrera.
]]>Aldez aurretik aipatu beharra dugu gure kasua berezi samarra dela, COVID-aren agerraldiarekin hainbat aldaketa eta egoera berri bizi behar izan baitugu, agian ez direnak Erasmus egoera arrunt batekoak. Gure kasuan konfinamentuaren eta gizartean zegoen ziurgabetasunaren eraginez Erasmus aukerak asko murriztu ziren, herrialde bakoitzak bere neurriak baititu. Hala ere, enpresa batera lanera etortzekoak ginenez hainbat abantaila izan ditugu bidaiatzeko garaian, era justifikatu batean herrialdera sartzeko eskubidea baigenuen. Norvegiara etortzea erabaki genuen gehienbat bertako kulturak eta naturak bultzatuta, eta ez gara batere damutu. Gizarte bezala nahiz eta itxiak izan oso jende jatorra da, beti laguntzeko prest eta gehiengoak ingelesez hitz egiteko erraztasun handia du, bai gazte zein heldu, oso lagungarria Erasmuseko ikasleentzat.
Nahiz eta herrialdeko hiriburuan egon, gertutasun ikaragarria dago naturarekiko, garraio publikoa asko bultzatzen dute eta honekin edozein lekutara joan zaitezke; metroa har dezakezu hiriaren punta batetik bestera joateko edota mendietara gerturatzeko, edo nahi izanez gero, ferrya dago bertako irla desberdinetara mugitzeko. COVID-aren eragina dela eta, ezin izan dugu Erasmus arrunt bati dagokion esperientzia erabat bizi. Tabernak itxita eta jende kopuru mugatuarekin ibili behar izateak pixka bat zaildu du beste ikasleekin erlazionatzea, baina hala ere, egoera ikusita esan genezake munduko herrialderik hoberenetako batean pasa dugula pandemiaren garai hau. Hemen neurriak askoz arinagoak izan dira eta asko bultzatu dute aire libreko aisia. Norvegiarrek ohitura handia dute aisia aire librean egiteko. Neguan hainbat jarduera ezberdin aurki daitezke Euskal Herrian ez direnak horren ohikoak. Gure kasuan egoera hau ahal bezain beste aprobetxatzen saiatu gara. Gure zorterako, gobernuak hainbat alokairu puntu ditu hirian zehar neguko aisirako materiala dohainik eskuratzeko, hala nola eskiak, izotzetako patinak zein lerak. Neguko asteburu gehienak elurretan pasa ditugu, hainbat iraupen-eskiko bide eginez, laku izoztuetan patinatuz eta noiz edo noiz bertan bainu bat hartuz, norvegiar esperientzia topera biziz.
Oslon bertan, garraio publikoari esker hiriko erdigunetik 20 minututan iritsi zaitezke bi laku ezberdinetara eta bertatik hainbat eski ibilbide egin. Eski alpinoa gustoko dutenentzako ere, eski estazio bat dago autobusez 30 minututara. Horrez gain, metroa hartuta, 2km-ko jeitsiera batera joan zaitezke, bereziki lerarekin jeisteko. Noizbehinka. pandemia aurreko festa giroa faltan botatzen genuenez, lakuren baten ertzean sua egin eta inguruan elkartzen ginen garagardo batzuekin gauaz eta lagunarteko giroaz gozatzera. Zorte handia eduki dugu Norvegiak ezarritako Covid-aren aurkako neurriekin. Nahiz eta herrialdera sartu ostean berrogeialdia egin behar izan genuen, behin herrialde barruan egonda nahi adina bidaiatu ahal izan dugu.
Gabonetan Tromso-ra joan ginen, ipar polotik 2000km tara dagoen hiri batera. Bertan, iparraldeko argiak ikusteko aukera izan genuen, bizitzan inoiz ahaztuko ez dugun esperientzia bat. Ikusgarria da zeru ilunean horrelako argi berdexkak olatuen moduan mugitzen ikustea. Bertan Sami gida batekin harremanetan jarri ginen, Norvegiako antzinako tribuetako bat, beraien aintzinako ohiturak, kantuak eta orein zaintza erakutsi zizkigun. Ehundaka oreinen artean ibili ginen hauei jana emanez eta adar ikusgarriekin liluratuz.
Behin Norvegiako iparraldea ezagututa eta udaberria gerturatzen zihoan heinean, fiordoak ikusteko garaia zela erabaki genuen. Bergen eta Trondheim bisitatu genituen bertako mendi, urjauzi eta fiordo ikusgarriak bisitatuz. Jada udaberrian sartuta eta elurra alde batera utziz mendi irteera gehiago egiten ari gara, Novegiako naturaz gozatuz eta ahal bezain beste aprobetxatuz.
Enpresari dagokionez, Simulan gaude, ikerketa zentru bat da diru publikoz finantzatuta dagoena. Simula beste hainbat enpresekin batera kokakuta dago Oslotik kanpoaldera, autobusean 30 minutu inguru dira, baina astean zehar lan orduetan (goizean eta arratsaldean) autobus bereziak jartzen dituztenez 20 minututan iritsi ohi gara. Technopolis enpresa talde barruan dago Simula, eta bertan hainbat zerbitzu ditugu eskuragarri: kantina, supermerkatua, gimnasioa, etab… Simulak langileekiko laguntza ugari eskaintzen ditu, hala nola, garraio publikorako eta otorduetarako diru laguntza, etxerako internet sarea edota mugikor sarea. Enpresak gure ongizatean interesa duela somatzen dugu, eta benetan baloratuak sentitzen gara. Proiektuei dagokienez ikerketa zentru bat izateak gai berritzaile bat izatea ziurtatzen digu. Orokorrean oso gustura gaude bi proiektuekin, benetan gizartean garrantzia izan dezaketela ikusten baitugu.
Proiektu bat programazio kuantikoaren ingurukoa da eta bestea Euskal Herriko Orona enpresarekin bat igogailuen inguruko testeoena GA (genetic algotihm) erabiliz. Biok aurretik Euskal Herrian beste enpresa batzutan egondakoak gara, (Joritz MGEPen eta ALMIS enpresan egin bait zuen Lan Ikaste Partekatzea eta Eñautek UlmaHandling Systemen). Eta Eñautek DUAL zigilua lortzeko prest dago, 2.,3. eta 4. mailak lana eta ikasketan DUAL formatuan egin dituelako. Orokorrean Simulako esperientziarekin biok pozik gaude, bai lan giroari zein sozialari dagokionez. Proiektu batean, igogailuen simuladore bat erabiltzen da, Elevate izenekoa. Simuladore horretan Orona enpresak utzitako kodea ezartzen da, eta kodea horrekin igogailua erabiliko duten bidaiarien profil ezberdinak dituzten hainbat fitxategi testeatu edo simulatu ahal dira. Modu honetan, bizitza errealean bulego, ospitale… batean egon ahal diren igogailuaen funtzionamendua simulatzen da. Helburua, adimen artifiziala (bereziki genetic algorithm) erabiliz, bidaiariek igogailuaren zain egon behar duten denbora txikitzea da, modu honetan, igogailuei beraien funtzionamendua konplexuago eginez.
Programazio kuantikoaren proiektuari dagokionez, aldez aurretik hau zer den azaldu beharra dago. Programazio kuantikoa konputazio kuantikoan oinarritzen den programazioa da, bertan konputazio klasikoko bit en ordez Qubit ak erabiltzen dira. Hauek bit klasikoen 2 egoerez gain (0 eta 1) hauen arteko konbinazio posible guztiak eduki ditzakete, ala nola fisika kuantikoan oinarrituriko hainbat fenomeno (superposizio egoera, korapilo kuantikoa, etab…). Honen ondorioz konputazio klasikoak baino kapazitate haundiagoa du eta etorkizun batean oso lagungarriak izan daiteke algoritmo konplexuak ebazteko. Proiektuaren funtsa mutante sortzaile bat garatzea da, horrela programa kuantiko bat oinarritzat hartuz eta aldaketa txikiak eginez honen akats nagusiak aztertu ahal izateko.
Beraz, ikusten duzuen moduan, esan beharra dugu oso gustura gaudela hartutako erabakiarekin, nahiz eta munduko egoera ez izan egokiena, zaila izango da Norvegia baina hobeto dagoen herrialderen bat aurkitzea.
]]>
Ane Diaz de Tuesta
Anek Programazio praktika onen gida ezagun baten euskarazko itzulpena egin du, bere aitarekin batera, kode irekiko Node.js-ren praktika onen gida, alegia.
Orain dela egun batzuk argitaratu du paktika onen gidaren euskarazko bertsioaren komunikazio ofiziala, eta euskal programatzaileen artean zabaltzea ere nahiko genuke. Horretarako, artikulu bat idatzi du ere, eta sare sozialetan ere zabaldu du informazioa. Hemen dituzue estekak:
Ane Diaz de Tuesta, gidaren euskarazko itzulpenari buruz egindako post ofiziala
Berak argitaratutako post-a
Idatzitako artikulua (4 hizkuntzatan)
Eta jarraian, hona hemen elkarrizketa:
Ane, lehenik eta behin, zorionak eta era berean, eskerrik asko, zure ekarpenagaitik!!
Aprobetxatuko dugu gure artean zaudela, zu gertuagotik ezagutzeko.
Ane, nor zaren azaldu mesedez
Ane Diaz de Tuesta naiz, arrasatearra, eta 2009tik Bordelen bizi naiz.
Ane Diaz de Tuestaren zaletasuna aprobetxatuz hona hemen bere buruarekiko egindako ausnarketa eta errepresentazio grafikoa
bai 2019 eta 2020 urteetan bizitako erronkarik aipagarrienak
Zure zaletasunak aipatu ditzakezu mesedez?
Oso kirolaria naiz. Batez ere korrika egiten dut (2 maratoi egin ditut eta maratoi erdi eta bestelako lasterketa ugari). Bizikleta zalea ere banaiz (Bordeletik mediterraneora bizikletan joan nintzen behin aitarekin, kanalak jarraituta, eta antzera Frantziako iparraldera, gure gauza guztiak gainean eramanda), eta noski, mendizale sutsua. Komunikazio grafikoa azken urteetako nire zaletasun berria da. Bai nire bizitza pertsonalean eta lanean ere erabiltzen dudana. Berau ezagutu eta praktikatzen hasi ondoren, informatikari buruzko kongresuetara joaten nintzen gai honi buruz hitz egiten, hau da, komunikazio grafikoa informatikan ezarria. Hamar bat hitzaldi eman ditut honen inguruan, baita teknika hau ikasteko tailerrak ere. Niri oso lagungarria iruditzen zait informazioa hobeto ulertzeko, partekatzeko eta memorizatzeko ere.
Duela hilabete batzuk, nire lehenengo lan ofiziala egin nuen erraztaile grafiko gisa Microsoft-entzat. Informatikaren inguruko 14 hitzaldiren laburpenak egin nituen modu grafikoan, batez ere web munduan erabiltzen ditugun teknologiei buruz, eta Microsoft-ek hauekin lotuta dituen produktuei buruz. Marrazki hauekin liburu bat argitaratu nahi du Microsoft-ek, eta liburu honen azaleko marrazkia ere egiteko eskatu zidaten. Benetan lan polita izan da niretzat, eta gustatuko litzaidake aurrerantzean mota honetako lan gehiago egin ahal izatea. Beraz, publizitate pixkat ere egiteko aprobetxatzen dut, hemen dituzue marrazkiak ikusgai.
Bikain Ane!!
Bueltatu gaitez mesedez zure formakuntza ibilbidera. MU-n izan duzun esperientzia kontatuko diguzu?
2005etik 2010era sistemen ingeniaritza teknikoa, hau da, Informatika ikasi nuen MU-n. Gradua oraindik existitu baino pixkat lehenago izan zen. Ikasketa bukaerako proiektua, urtebeteko iraupena duena, Erasmus bidez egin nuen Bordelen. 2009an joan nintzen beraz Bordelera azkeneko ikasturte honetan.
Garai horretan, Erasmus beka eskatzen genuen ikasleoi ingelesa bakarrik eskatu ziguten beharrezko baldintza gisa. Izan ere, teorian, informatikarekin erlazionatutako proiektu bat burutzeko ingelesa nahikoa da.
Zure ikasketak nola osatu zenituen Bordelen?
Bordelen goi mailako ingeniaritza egin nuen, teknikoa Arrasaten bukatu ondoren. Ez zen erraza izan Bordeleko ingeniari eskolan onartua izatea, hezkuntza sistema ez baita berdina eta Frantziako Ingeniari eskoletan ikasi ahal izateko azterketa zail bat egin behar da. Nik espediente bidez sartzea lortu nuen, epaimahai baten erabakiaren ostean.
Ikasgaiak ez ziren errazak izan, baina niretzat zailena hizkuntza izan zen. Izan ere, Bordeleko nire lehenengo urtean Erasmusa egin nuen eta ingelesez hitz egiten pasa nuen ia urte osoa (frantsesa ikasteko klaseetara joaten hasi nintzen arren) . Beraz, ingeniaritza egiten hasi nintzenean, oso gogorra egin zitzaidan 7-8 orduko klaseak edukitzea, denbora osoan frantsesa bakarrik entzutea, eta oso galduta sentitu nintzen talde lanak eta bestelakoak egiterako orduan.
Hara ere, ikasgai guztiak lehenengoan aprobatzea lortu nuen, eta sekula errepikatu gabe ikasketak bukatzea lortu nuen.
Zeintzuk dira MU-ko ezaugarriak (gure ikasketatik azpimarratuko zenituzkeenak)?
Teorian bakarrik oinarritzen ez den hezkuntza sistema bat edukitzea, hau da, lan praktikoak ere eskaintzen eta baloratzen dituena. Irakasleen jarrera baita ere, adibidez, PBL-a (Problem Based learning) egiten ari ginenean zalantza asko izaten genituen, eta irakasleen laguntza eta aholkuak behar genituen sarritan. Hauek beti saiatzen ziren tartetxo bat aurkitzen gure galderak erantzuteko, edo eta bileratxo bat egiteko zalantzak hobeto argitzeko.
Irakasle batzuk aurretik enpresetan lan egindakoak dira. Hau ere garrantzitsua iruditzen zait, hau da, ez bakarrik ezagutza teoriko eta akademikoak edukitzea ematen duten ikasgaiaren inguruan, lan munduan ere esperientzia edukitzea. Ikuspegi ezberdinak edukitzea ezinbestekoa da.
Azaldu mesedez zure ibilbide profesionala
Ikasketak amaitu eta Frantziako INEM-arentzat lanean hasi nintzen, kontsultora baten bitartez .
Ondoren, Lectra izeneko enpresa bordeletar batean lan egin nuen, Industry 4.0-n lan egiten duen enpresa oso ezaguna. Bordelen 800 bat langile ditu eta mundu guztian 1500 baino gehiago. Ikerketa eta garapen departamentuan lan egin nuen Cloud-eko web aplikazioetan alegia.
Ondoren, esperientzia oso labur bat izan nuen start-up txiki batean. Honen produktua RGPD-a kudeatzeko tresna bat da, eta beronen berezitasuna erabiltzaileen baimenak Blokchain batean gordetzen zituela zen.
Gaur egun, gutxi gora-behera pandemia hasi zenetik, FieldBox.ai izeneko enpresan ari naiz lanean, Inteligentzia Artifizialean aditua den enpresa. Industriako hainbat enpresa (Michelin, Total, SBM Offshore, …), e-commerce (CDiscount, oso ezaguna Frantzian), Parisko Aireportuak, RATP … bezalako bezeroak ditugu. Produkzio sistemaren hobetzea, ekoizpen mantenketa, “mantentze prediktiboa”, eta beste hainbat hobekuntza egitea laguntzen duen tresna bat saltzen dugu. Tresna honek, gure bezeroen datuak sarreratzat edukita, Machine Learning eta bestelako algoritmoak aplikatzen ditu, gure bezeroen sistemen etekin hoberena ateratzeko. Adibidez, petroleo plataforma batean, ur azpian sakon-sakon dagoen pieza bat noiz apurtuko den aurreikusteko balio du. Gure bezeroa, pieza hau apurtu aurretik aldatzeko gai da, eta honek diru aurrezte ikaragarria suposatzen du, pieza baten ordezkapena modu planifikatuan egiteak askoz gastu gutxiago suposatzen baitu, kontutan hartzen badugu gainera pieza apurtu ondoren aldatzeak dakartzan arazo eta bestelako ondorioak (kutsadura, beste aberia batzuk, etab.). Hau da benetako balio erantsia! DataScientist ugari daude nire enpresan, eta ni aplikazioaren FrontEnd-a garatzen duten gutxi batzuen parte naiz.
Emakumeen papera informatika munduan nola ikusten duzu?
Betidanik ikusi ditut emakume oso gutxi informatika munduan, edo behintzat, programatzaile gisa lanean (adibidez, INEM-en neska bakarra nintzen, eta beste 50-60 programatzaileak gizonezkoak ziren). Ikasketetan ere antzera gertatu zitzaidan. Sekula ez dut sentitu nire burua diskriminatuta neska barrenetarikoa izateagatik. Neri berdin zait neska edo mutilekin lan egin, egia esan, lankide jator eta argiekin, hau da, lankide onekin, lan egitea baloratzen dut. Hala ere, begibistakoa da badagoela zerbait ezberdintasun hau eragiten duena. Nire ustetan, gure gizartean orokorrean gertatzen den fenomeno bat da, txiki-txikitatik, hezkuntzatik datorren zerbait alegia, eta ez bakarrik informatikan gertatzen den zerbait. Alor guztietan, aniztasuna edukitzea garrantzitsua da, jendeak holako ikasketa mota, sektore eta lanpostuetan beren burua ikusteko. Horretarako, emakumeen agerpena informatika munduan bultzatzea ezinbestekoa da, belaunaldi berrietako neskatila eta neskek emakumezko ereduak eduki ditzaten, eta mota honetako ikasketak egiteko gogoa izan dezaten.
Ane Diaz de Tuesta
Gainera, niretzat garrantzitsua da informatika betidanik eduki dugun cliché edo topikotik aldentzea, hau da, betiko “friki” irudiarekin erlazionatzen uztea. Informatikaren onurak erakutsi behar zaizkie datozen belaunaldiei, gizartearentzat eta baita etorkizunera begira egiten diren aurrerapenetan. Informatika alor interesgarri eta aberats gisa aurkeztu behar da mundura, jendeak gogoa izan dezan mota honetako ikasketak egiteko. Argi dago inori ez zaiola erakargarria iruditzen etxean sartuta, bideo-jokoetan jokatzen eta programatzen pasatzen duen mutil betaurrekodun potoloa, sozialki arraro xamarra dena… hori ezabatzen saiatu behar gara denon artean!!
Ze gomendio emango zenien belaunaldi berriei, gaur egungo ikasleei?
Eskolan egindakoa ondoren tokatzen denaren hasiera besterik ez da, aprobetxatu ahalik eta gauza gehien ikasteko eta egiteko!
Txip aldaketa bat ere egin behar da (edo nik behintzat egin behar izan nuen), argi izan ingeniari izateak etengabe ikasten jarraitzea suposatzen duela, behin lanean ari zaretenean ere. Niretzat, hau da nire laneko gauzarik politena, eta benetan zortedun sentitzen naiz.
Zure Node.js praktika onen euskarazko bertsioa
Node.js-ren praktika onen gidaren itzulpenak egin dut aitarekin batera, urtebete inguru eman dugu honetan lanean. Ez da nahastu behar Node.js-ren gida eta Node.js-ren praktika onen gida. Gidak ez du teknologiak zertan datzan azaltzen, baizik eta teknologia hau erabili eta beronekin programatzerako orduan eduki beharreko praktika onak, aholkuak, ekidin beharrekoak etab. oso gida praktikoa da. Lanean nabilenetik ezagutzak partekatzeari garrantzi handia ematen diot, etengabe ikasteari eta hausnartzeari, informatikaren funtsa da hori. Gida honen berri izan nuenean aukera polita zela iruditu zitzaidan, bai niretzat, Node.js-ren inguruan gehiago jakiteko eta gida idatzi dutenengatik ikasteko eta baita besteentzat zerbait egiteko. Sarea sortzeko ere aukera ona da, mundu osoko beste programatzaile batzuekin harremanetan egotea eskatzen baitu.
Gida hau GitHub-en dago argitaratua, esteka honetan. Jende ugarik elkarlanean proiektu informatikoen inguruan lan egiteko tresna oso ezaguna da, eta Git erabiltzen du edukiaren kudeaketa egiteko. Niretzat tresna bikaina eta praktikoa, erraz urrutiko jendearekin komunikatzeko eta lana antolatu eta sinkronizatzeko. Aitarekin berriz, itzulpenaren berrirakurketak eta zuzenketak egiteko e-mail bidez eta Google Docs bidez moldatzen ginen, eta oso ondo funtzionatu digu. Askotan telefonoa ere oso lagungarri egin zaigu.
Hementxe nire GitHub orria ere
Amaitzeko, kuriositate bat, nola ikusten zaigu (MU ) kanpotik?
Unibertsitate munduan jendeak ezagutzen du MU, iparraldeko ikaskideren bat eduki dut Bordelen eta MU ezagutzen zuen.
Frantziako enpresa munduan, aldiz, ez dakit oso ezaguna den MU.
Badugu erronka orduan! ;-D
Primeran Ane, mila esker gurekin zure hezkuntza ibilbidea eta profesionala partekatzeagatik, eta nola ez, zure ekarpen baliagarriagatik euskara eta Node.js programatzaileentzat. Nahi duzun arte! Plazerra izan da zure berri izatea!
]]>