Jabi Luengo det izena.
1989ko udaran, hau da, UBI edo COU zelakoa bukatu ondorengo udara horretan oraindik ez neukan garbi zer ikasi unibertsitatean. Nire lagun eta MEGPko irakaslea den Iñaki Lakarrak argitzen lagundu zidan eta Arrasatera abiatu nintzen hasiera baten Ingenieritza elektronikoa ikasteko ideiarekin baina bigarrengo ikasturtean eritziz aldatu eta informatikoa ikastea erabaki nuen.
Azkeneko urteko proiektua Saiolanen sortzeko prozesuan zebilen enpresan egin nuen. Bertan Gustavo Carrero eta Mikel Lizarraldek bultzatutako egitasmoari jaio berria zen interneten zer egin genezaken ikertzen hasi nintzen. Saiolanetik Danka Multimedia izenarekin irten ginen (gero Agoranet eta orain Additu dena) eta pare bat urtez hantxe aritu nintzen borrokan… nire lagun eta nire betiko ikastetxeko zuzendariak proposamen bat luzatu zidan arte: bertako irakaslea eta IKT arduraduna izatea hain zuzen ere.
Gaur egun Hirukide Ikastetxea bezala ezagutzen den honetan teknologia mintegian aritu naiz irakasle bezala, tailerretan eta informatika geletan murgilduta. Hantxe PBL metodologian oinarritutako ikaskuntza aurrera ematen det DBH eta Batxilergoko ikasleekin. Azkeneko urteetan robotika eta programazioa ezartzen esfortzu handia egiten ari gara, Arduino, Scratch eta hainbat plataforma askeen eskutik.
IKT arduraduna izanik aldaketa asko bizi izan ditut ikastetxean: ni iritsi nintzenean, RDSI xume bateko 64 kbps-ekin nabigatzen genuen (wow!!!). Gaur egungo panorama bestelakoa da: wifia hedatuta daukagu ikastetxe osoan eta hurrengo urtean ikasleko gailu bat izateko programa osatuko degu.
Laburbiltzeko, MGEPko ingeniari informatikoa naiz, etengabeko ikasle eta irakasle. Eta nire konpromezua hauxe da: nere ikasleak hezi haiek mundua aldatu dezaten.
Gehigarri bezela ikasleekin egindako zenbait proiektuen bideoak txertatzen ditut, baita MU telebistan egin zidaten elkarrizketa ere.
- Izar Galaktik, zunda estratosferikoa
- Incubegg, inkubagailu didaktikoa
- Kubo, aiton-amonen adimena lantzeko jokoa
- Neu naiz, garun paralisian laguntzeko
- MU Telebistako elkarrizketa