Miriam Moreno, gure Informatikako Ingeniaritza Gradua eta Sistema Txertatuetako Masterreko ikaslea 2016 Oronako Get Up saria eskuratu du.
VII garren edizio honetan Miriam Morenok aurreneko saria irabazi du “Mobile Doc” Sistema Txertatuetako Masterreko ikasketa amaierako proiektuarekin, 1500€ eskuratuz. Ez da makala! Zorionak Miriam!!
“Mobile Doc” Oronako dokumentazio teknikoa era digitalean, eta tablet baten bitartez hain zuzen, bistaratu ahal izatea izan du helburutzat. Horrela, mantenketa, erreparazio eta modernizazio arduradunak, dokumentuak era digitalean izateko aukera dute, paper kopurua murriztuz eta sortu daitezkeen hainbat arazo ekidituz.
Miriamen proiektuaren idea mantenketako jendeak dokumentazioa papelean inprimatuta eramaten dutelako sortu zen. Papelean eramateak hainbat arazo sortzen zituen: furgonetak papelez beteta, honek daukan arriskuarekin, izan ere dokumentuak lapurtzen badituzte Oronako igogailuen funtzionamendua jakin dezakete … gainera ezin da ziurtatu dokumentuen azken bertsioa dutenik, e.a.
Miriam, beste irabazleekin batera, Oronako 2016ko GetUp sari banaketa ekitaldian