Aurrerantzean Informatika arloan zerotik hasita Gradura arteko bidea egin ahal izango da bailaran bertan. Ohiko bidea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) bukatu, Batxilergoa egin eta gero Unibertsitatera egindakoa izan da; orain berriz, toki berera iristeko beste bide bat dago: Erdi mailako zikloan hasi, Goi mailako ziklora pasatu eta Unibertsitatean jarraitu.
Hau da Arizmendi ikastolak aurkeztutako Lanbide heziketako erdi mailako ziklo berria: Mikroinformatikaren sistemak eta sareak.
Lanbide heziketako (LH) bide honetan hasieratik hasten da informatika munduarekin kontaktua edukitzen eta bertan lantzen diren ikasgaiek, errekonozimendua izango dute etorkizunean egingo diren ikasketetan. Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT)-en mundua ezagutzen joateko aukera paregabea ematen digu, eta bide batez, ikasketa desberdinek guk espero duguna ematen diguten ikusteko balio izango digute.
Urte gehiago izango dira ibilbide hau aukeratzen dutenentzat, baina bidean titulu desberdinak eta lan esperientzia lortzeko aukera ere badago. Lanbide heziketak (LH) betidanik izan du harreman estua enpresekin, DUAL-aren eskaintza honen lekuko da, hortaz Erdi mailako zikoan eta Goi mailako zikloan lan egiteko aukera egongo da, eta baita Graduan ere, betiere enpresek ikasleak eskatzen badituzte. Lan eta ikasteak daukan garrantzia azpimarratzeko adibide bat, gaur egun Mondragon Unibertsitateko Goi mailako Eskola Politeknikoan (MU-GEP)-an Informatikako Graduan 2. eta 3. maila egiten ari diren ikasleen artean, lana eta ikasi egin nahi duten guztiak, programa horren barruan daude bi gauza aldi berean egiten.
informazio gehiago hemen: Mondraberriko berria.