Julen Del Arco Campos, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, Informatikan Ingeniaritza gradua ikasten dago, eta ibilbide DUALean egitea erabaki du. Dagoeneko urtebeteko esperientzia izan du Fagor Arrasate enpresan, Sergio Bonifacio tutorea izan duelarik. Ibilbide DUALa dela eta zigilu ofiziala lortzeko aukera izango du, 2º mailan, 3º eta 4º mailan Lana eta Ikasketak uztartzen baditu.
Ezagutu dezagun gertutik bere testigantza:
Julen Del Arco lanpostua OYS (Antolamendu eta Sistemak, Organización y sistemas gazteleraz) sailean kokatzen da, Iñaki Lamikiz saileko arduraduna izanik. Bertan hainbat aplikazioen antolakuntza eta garapenean laguntzen aritu da. Beraz azaldu digun moduan beraien lana programen hautaketan, sorkuntzan, konponketan, testetan edota mantenu lanetan oinarritzen da.
Julenek hainbat lan burutu ditu baina bere eginkizun nagusia EDI (Electronic Data Interchange) sisteman garapenak eta frogak egitea, akatsak zuzentzea izan da batez ere. EDI, lehen, enpresen artean paperaren bidez kudeatzen ziren eskaerak, emate-agiriak… elektronikoki bidaltzea lortzen du. Askoz erosoagoa izateaz gain, informazioa automatikoki datu baseetan gordetzen baitu, izugarrizko aurrezkiak eskainiz. Zenbait enpresa (Siemens esaterako) aplikazio hau Fagor Arrasaten ezarri nahian daude, bi enpresen arteko komunikazioa errazteko, eta hortan aritu da buru-belarri Julen.
Eskaerak bidaltzeko eta emate-agiriak prozesatzeko programa egin baditu ere, haiek Fagor Arrasateri programa testeatzeko eta behar bada aldaketak egiteko emate-agirien adibideak bidaltzea, eta bi enpresen artean komunikazio frogak egin behar izan ditu
Programa hau lantzeko Java programazio lengoaia eta Oracle JDeveloper garapen ingurunea erabili ditu, bertan datu baseekin erlazioa duten hainbat garapen landuz.
Beraz, hainbat lengoaietan trebezia lortu du (SQL, Java, html, xml…), JDeveloper eta Toad Oracle garapen ingurumenak erabiltzen ikasi du, datu baseak nola erabiltzen diren jakin eta hauek zer diren ulertzea, logger-ak sortzen eta errore bat egonez gero hauek ulertu eta kudeatzen ikasi, lan mundua bertatik ezagutu: egitura, ardurak, lanbideak, harreman profesionalak, komunikazioa, eta abar luze bat.
Pozik dago Julen!.
Zorionak eta eskerrik asko gurekin zure esperientzia partekatzeagatik