Kaixo,
Lorea Belategi naiz eta Ingeniaritza Informatikoa ikasi nuen Mondragon Unibertistatean. Ikasketak amaitu eta ikerketa gustoko nuenez, doktoretza egitera animatu nintzen. Ikerketako urteetan modeloetan oinarritutako softwarea garatu eta balidatzeko metodologia berriak, sistema txertatuak eta software produktu lerroak uztartu nituen. Europear proiektuetan parte hartzeko eta puntako gaietan lanean diharduen jendea ezagutzeko aukera izan nuen baita ere.
Tesia amaitu eta industriara egin nuen salto. Bergaran dagoen IDS Ingenieria de Informática Industrial enpresan hasi nintzen lanean. Industriako prozesuak automatizatzen adituak dira, soluzio pertsonalizatuak garatuz. Bertan, proiektu bat hasieratik amaierarako fase desberdinetan bizitzeko aukera izan nuen: bezeroarekin bildu eta proiektuaren definizio eta analisia egin, produktuaren garapena, egiaztatze eta balioztatzea, inplantazioa eta ondorengo bezeroarekiko arreta zerbitzua.
Lorea Belategi. Kiro Robotics. Arrasate.
Bi urte igaro ondoren, Kiro Robotics enpresan hasi nintzen lanean. Kiro Robotics osasun sektoreko ekipoen automatizazioan aditua da. Ospitaleko farmazi zerbitzuetan prestatzen diren zainbarneko tratamenduen kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen duten ekipamentuaren (makina, gailu, software, eta abar) fabrikazio eta salmenta, baita ospitaleetako farmaziko zerbitzuetan dauden beharrei aurre egiteko produktu eta konponbide berriak garatzen ditu, gaixoen eta osasun zerbitzuetako langileen segurtasuna hobetuz. Efikazia, segurtasuna eta nahigabeko efektuen murrizketa izanik lehen proiektuko helburua, Kiro Oncology-rena, zainbarneko tratamendu onkologikoak prestatzen dituen makina automatizatuaren garapena.
Gaur egun, Kiron merkaturatuta dagoen produktuaren, KIRO Oncology Sistema, balidazioan egiten dut lan. Softwarea balioztatzeko testak definitu eta exekutatzen ditut. Exekutatutako testen emaitzek, software bertsio berri bat aurrera eraman edo atzera botatzeko erabakia hartzen laguntzen dute, softwarea hobetu, eta horrela Estatu Batuetako merkatuan saldu ahal izateko beharrezkoa den premisa, FDA-ren (Food and Drug Administration) erregulaziopean lan egitea.