“Teknologia berrien olatuan emakumezkoak behar-beharrezkoak dira” izenburuarekin argitaratu da GOIENAn artikulu bat.
Bertan MU Ingeniaritza Informatika graduko sei ikasle (Oihane Lameirinhas, Loredi Altzibar, Miriam Moreno, Ainhize Uribesalgo, Ana Regalado eta Garazi Urkia) eta Osane Lizarralde, software eta Ingeniaritza Informatika graduko praktiken koordinatzailea eta Sistemen ingeniaritza ikerketako lerroko ikerlaria, elkarrizketatuak izan dira, emakumeak eta Informatikaren inguruan hausnarketa egitekoeta nola ez, denon presentzia Informatikan zein beharrezkoa den aldarrikatzen.
Hona hemen Goiena sarean argirtaratutako artikulua eta bertan Goiena aldizkarikoa ere:
Eskerrik asko zure ekarpenengatik Oihane, Loredi, Ainhize, Ana, Garazi, eta nola ez, Miriam!
Bereziki eskertzekoa da Miriam Morenoren partehartzea, berriaren irudi nagusia berea baita! Miriam gure ikasle ohia da, MUn ikasi zuen Informatika ingeniaritza gradua eta baita Sistema txertatuen Masterra ere. Gaur egun, Oronan lanean aritzen da,eta horretaz gain nesken artean eta teknologiako bokazioa sustatzeko helburuarekin, Inspirasteam egiasmoan dabil bolondrez.
Proiektuko bolondrez bakoitzak ikastola batean (Miriamen kasuan Hernaniko Langile Ikastolan), 6. Mailako ikasleekin hainbat gai jorratzen dituzte 6 saio desberdinetan:
Adibidez, Hernaniko Langile Ikastolan eta gai hauek landu dituzte, 1. eta 6. saioa gela osoarekin, neskak eta mutilak, eta gainonzteko guztiak neskek bakarrak, partehartzea areagotzeko asmoz:
- Zer dira STEAM-ak: STEAM zer den eta objektu desberdinetan non dauden identifikatu. STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths), hau da ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika gaitasunak , Artea ere hor dago nonbait (artea eta diseinua, sormen, kuriositatea, imajinazioari lotutako konpetentziak hain zuzen).
- Estereotipoak: Estereotipoak zer diren eta nola identifikatu ikasi dute adibide desberdinen bidez (jostailuetan, pelikuletan, lanbideetan…).
- STEAM lanbideak: zer STEAM lanbide existitzen diren ikusi eta lanbide feminizatu eta maskulinizatuak identifikatu dituzte. Gainera, emakumeak lanbide batzuetan aurkitu ditzaketen arazoen inguruan hausnarketa egin zuten (soldata desberdintasunak, aginduko postuetara heltzeko zailtasunak, etab.).
- STEAM emakumeak: erreferenteak izateko asmoarekin, historian zehar zientzia eta teknologia munduan garrantzitsuak izan diren emakumeak ezagutu dituzte.
- STEAM begirada zabaldu: STEAM-ak arazo desberdinen aurrean soluzio bat nola eman ditzaketen identifikatzea.
Oso esperientzia polita eta aberasgarria izaten ari dela esan digu. Baita haur eta irakasleentzat ere. Eta noski, gai hauei bisibitatea ematea ezinbestekoa zaigu. Lan bikaina!