20-21 ikasturtean Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Informatikako graduan berrikuntza eta ekintzailetasunarekin bat egin dugu.
2. sehileko honetan, 2. eta 3. mailako ikasleek beraien Problem Learning Based (PBL) metodologian oinarritutako proiektuak tematikaz erabat libreak izango dituzte, hori bai, beti ere akademikoki seihileko ikasgaien eduki eta helburuak bete beharko dituzte.
Aurreneko ariketa hau egiteko, eta ideiak identifikatzeko asmoz sormen tailerra izan dute, eta hainbat ekintzaileen bisita ere , beraien proiektuak azalduz, animatzen badira, beraien erronkekin bat egiteko.
Hona hemen irudi batzuk:
Pizgarri bezala, semestre bukaeran beraien lanak ekintzailetasuna sustatzen duen lehiaketa batean aurkeztu ahalko dute, Technopreneurship 2021 lehiaketa hain zuzen. Bertan honako puntu hauek garatu beharko dituzte gutxienez:
- zein dan konpontzen duten arazoa.
- zein dan bezero potentziala.
- zein dan eskaintzen duten balio proposamena.
- azaldu Produktu/zerbitzu eta oinarri teknologikoa ondo ulertzen laguntzen duen prototipo kontzeptuala.
- eta azkenik, nola bihurtuko da hau dirutan, diseinatu diru iturri potentzialak