Estudiar Informática

Informatikako Ingeniari bat Alemanian ikasten: Jon Rios

Jon Rios dut izena eta pasadan urteetan Sistemen Informatikako Ingeniaritza Teknikoa eta Ingeniaritza Informatikoa ikasi ditut Mondragon Unibertsitatean. Pasadan irailetik, Darmstadt-en nago karrera bukaerako proiektua burutzen. Darmstadt Frankfurt-tik 30 km-ra dagoen hiri bat da eta, 150.000 biztanlerekin, nahiko handia ematen duen arren, hiriko leku garrantzitsuenak nahiko hurbil daude beraien artean, eta, unibertsitate handi bat duela kontutan edukirik, nahikoa mugimendu egoten da egun eta gauean zehar. Lehenengo aste pare bat nahiko gogorrak izan ziren, bereziki lekuak ez nituelako ezagutzen eta bakarrik heldu nintzelako. Hala ere sortea eduki nuen eta, bai zentru teknologikoko jendeak eta bai ezagututako beste Erasmus-ak laguntza handikoak izan ziren.

Proiektua egiten ari naizen zentru teknologikoa CASED deitzen da, Center for Advanced Security Research Darmstadt, eta Darmstadt-ko bi unibertsitate handienen (TU Darmstadt eta Hochschule Darmstadt) eta Fraunhofer institutoaren arteko kooperazioari esker sortu zen. 200 bat pertsona daude bertan profesore, doktoregai eta bestelako ikasleen artean. Konkretuki, Sistemen Segurtasuneko taldean nago, non, gehienbat, mugikorren segurtasunaren inguruan lan egiten den.  

Maila teknikoik begiratuta, ikusi nuen hasieran segurtasunari buruz zerbait banekiela baina ezin nuela nire burua beste jendearekin alderatu. Ala ere, kontutan eduki behar da, CASED-en dagoen jende gehiena doktoregai-a dela, eta bereziki hemen ikasten diren bigarren zikloko ikasketak arlo honetan bideratuta daudela. Hala ere, PBLtan gertatu zaidan bezala, proiektua aurrera doan einean asko ikasten da.

Bukatzeko nire Erasmus esperientziari buruz hitz egin nahi dut. Hasieran, lehen esan dudan bezala, apur bat zaila izan zen arren, ondoren bizitako gauzak eta ezagututako jende pilarekin gelditzen naiz. Hainbeste kultura ezagutzeko aukera izatea edonori gomendatzen diot, nire ustez, pertsonalki aberastu nauelako.

Besterik gabe, agur bat.

 

Salir de la versión móvil