Microsoft teknologiak lantzen dituen ETIC enpresako adituak izan genituen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Informatika Ingeniaritzako Graduko ikasleei hitzaldia ematen pasa den Urriaren 17an.
Lehenengo atal batean ETIC-eko profesionalak Microsoft teknologiarekin sortzen dituzten soluzio ekosistema ezagutzera eman zuten. Horretarako hainbat proiektu aurkeztu zituzten, hala nola:
- Geolokalizazioa eta errealitate areagotua erabiliaz ibilbideak egiteko Windows Phone mugikorretan oinarritutako soluzioa
- Windows 8 tableta, zein ordenagailuetarako soluzioak
- Cloud edo “lainoan” oinarritutako soluzioak
- Kinect soluzioan oinarritutako Athletik zaleentzako jokoa edo arropa birtualki frogatzeko soluzioa
- Bilboko turismo bulegorako garatutako mahai adimendu baten proiektua azaldu zen PixelSense teknologietan oirritutakoa.
Adibide gehiago ETIC enpresaren web lekuan topa daitezke.helbide honetan topa daitezke.
Bigarren atal batean, Microsoft plataforma bateratuak osatzen duten teknologiak ezagutzera eman zuten. Redmon-eko enpresak egun gailu eta zerbitzuetan funtsatzen du bere negozioa, horrela, Telefono mugikorrak, tableta zein ordenagailuak, cloud zerbitzuak, Xbox kontsola eta Kinect sentsorea dira teknologia ardatzak. Guzti hauek ezagutzera emateko hainbat bideo eta adibide erakutsi zituzten.
Azken atal batean, informatika ikasleei zuzendutako baliabide eta laguntza bilduma bat ere aurkeztu zituzten, hala nola, Dreamspark programa, Microsoft Virtual Academy , Codeplex eta Channel9. Hauekin batera ikasleei bideratutako lehiaketak aurkeztu zituzten ImagineCup eta OlimpiadAPPS.