Estudiar Informática

Windows Phone 8 Mondragon Unibertsitatean (DevCamp 2013)

Mondragon Unibertsitateak Microsoft teknologietan oinarritutako bigarren DevCamp-a antolatu du Windows Phone 8 garapenak egiten ikasteko Embedded Technologies Innovation Center (ETIC) zentroko adituen eskutik.

Kanpamentua azaroaren 8 eta 11an gauzatu da, Mondragon Unibertsitateak Garaian duen Sistema Txertatuetarako Ikerketa eta berrikuntzarako eraikuntzan.

Lehen jardunaldian Ander Zubizarretak (ETIC-eko adituak) gidatutako tailerra izan dugu, Windows Phone 8 duten telefono mugikorretarako garapen oinarriak lantzen.

Bigarren jardunaldian, kanpamentuan parte hartu duten ikasleak (Informatikan Ingeniaritzako gradua, Telekomunikazioetan ingeniaritzako gradua eta Sistema Txertatuetako masterreko ikasleak) ideiak garatu dituzte ETIC-eko adituen laguntzaz.

Salir de la versión móvil