{"id":956,"date":"2014-04-04T13:39:03","date_gmt":"2014-04-04T13:39:03","guid":{"rendered":"http:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/?p=956"},"modified":"2016-07-12T13:02:34","modified_gmt":"2016-07-12T13:02:34","slug":"informatika-eta-kazetaritza-elkarlana-uztartzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/eu\/informatika-eta-kazetaritza-elkarlana-uztartzen\/","title":{"rendered":"Informatika eta kazetaritza elkarlana uztartzen"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify\"><strong>Arkaitz Zubiaga<\/strong> naiz, <a title=\"arrasate\" href=\"http:\/\/www.arrasate-mondragon.org\/eu\">arrasatearra<\/a>, eta <a title=\"MU MGEP graduak\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\">Eskola Politeknikoan<\/a> ikasi nauen <a title=\"MU MGEP gradua Ingeniaritza informatikoa\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">ingeniaritza informatikoa<\/a>, 2000. eta 2005. urteen bitartean. Aurretik batxilergoa ere <a title=\"MGEP MU ikasketa\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\">Eskola Politeknikoan<\/a> egin nuen, oraindik ere aukera hori eskaintzen zenean, eta horrek nolabait ere lagundu zidan <a title=\"MGEP MU ingeniaritza informatikoa\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">ingeniaritza<\/a> ikasten hasi aurretik eskaintza ezagutzen.<\/p>\n<div>\n<div class=\"embedly\"><a class=\"embedly-thumbnail\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/89015316@N02\/13539615085\/\"> <img src=\"http:\/\/farm8.staticflickr.com\/7331\/13539615085_a4c0671a7f_b.jpg\" alt=\"\" \/><\/a><\/div>\n<\/div>\n<p class=\"media-attribution\" style=\"text-align: justify\"><span style=\"text-align: justify\">Zergatik aukeratu nuen <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"MGEP MU Ingeniaritza informatikoa\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatika<\/a><span style=\"text-align: justify\">? Gogoratzen dut hainbat aukera izan nituela buruan hasieran, tartean eta batez ere <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatika<\/a><span style=\"text-align: justify\"> eta <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"MGEP MU graduak\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\">matematika<\/a><span style=\"text-align: justify\">. <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"ikastola arizmendi\" href=\"http:\/\/www.arizmendi.eu\/web\/default.php\">Ikastolan<\/a><span style=\"text-align: justify\"> bi horiek nituen gustoko, eta beraz bide horretatik jarraituko nuela nahiko argi neukan. Aukerak aztertu ondoren, azkenean <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatika<\/a><span style=\"text-align: justify\"> hautatu nuen aukeren artean, batik bat lan munduan eskaintza zabalagoa zuen arloa zelako, eta nolabait ere erakargarriagoa iruditu zitzaidalako. <a title=\"internet\" href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Internet\">Internet<\/a>, gainera, gizarteratzen hasi berria zen orduan, eta web garapena ere gustatzen zitzaidala gogoratzen dut. <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">Informatika<\/a><span style=\"text-align: justify\"> ikasten ari nintzela, konturatu nintzen aukeraketa egokia egin nuela, eta <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"MGEP MU ikasketak\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\">ikasketak<\/a><span style=\"text-align: justify\"> osatzen nindoala, nire interesak ere zehaztu ahal izan nituen <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"MGEP MU ingeniaritza informatikoa\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatikaren<\/a><span style=\"text-align: justify\"> barruan. Bi ziren <\/span><a style=\"text-align: justify\" title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatikaren<\/a><span style=\"text-align: justify\"> barruan gehien interesatzen zitzaizkidan gaiak: <strong>web garapena<\/strong> batetik, eta <strong><a title=\"datu meatzaritza\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Datu_meatzaritza\">datu meatzaritza<\/a> <\/strong>eta<strong> <a title=\"hizkuntzaren prozesamendua\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Hizkuntzaren_prozesamendu\">hizkuntzaren prozesamendua<\/a><\/strong> bestetik, hau da, <strong>edukiak<\/strong> (adibidez, webguneetako testuak) <strong>automatikoki analizatu ahal izatea<\/strong>, <strong>tresna informatikoekin testuen esanahia ulertu ahal izateko eta datu horien erabilpena hobetu ahal izateko<\/strong>. Eta nire lanak ere bide hori jarraitu du azken urteotan.<\/span><\/p>\n<p class=\"media-attribution\" style=\"text-align: justify\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta ezin naiz kexatu, <a title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatika<\/a> ikasi izanak lan aukera ugari ireki baitizkit, eta bidaiatzeko aukera ere eskaini dit. <a title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">Eskolan<\/a> ikasketak amaitu ondoren <a title=\"Bartzelona\" href=\"http:\/\/www.bcn.cat\/es\/\">Bartzelonara <\/a>joan nintzen bizitzera, eta han <a title=\"vilaweb\" href=\"http:\/\/www.vilaweb.cat\/\">VilaWeb<\/a> katalanezko komunikabide digitalean aritu nintzen lanean, <a title=\"vilaweb tv\" href=\"http:\/\/www.vilaweb.tv\/\">VilaWeb.tv<\/a> bideo bidezko albisteen gunea garatzen. Bitartean, baina, <a title=\"UNED\" href=\"http:\/\/portal.uned.es\/portal\/page?_pageid=93,1&amp;_dad=portal&amp;_schema=PORTAL\">UNEDen<\/a> <a title=\"uned masterra\" href=\"http:\/\/portal.uned.es\/portal\/page?_pageid=93,1339329&amp;_dad=portal&amp;_schema=PORTAL\">hizkuntzaren prozesamenduaren gaineko masterra <\/a>ikasten hasi nintzen, ingeniaritzaz gain testuaren analisiaren gai horretan sakondu nahi nuelako. Eta <a title=\"master uned\" href=\"http:\/\/portal.uned.es\/portal\/page?_pageid=93,574511&amp;_dad=portal&amp;_schema=PORTAL\">masterra<\/a> ikasten hasi izanak <a title=\"MGEP MU doktoretza\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/doktoregoa\">doktoretza<\/a> egitera eraman ninduen azkenean. <a title=\"Madril\" href=\"http:\/\/www.madrid.es\/portales\/munimadrid\/es\/Inicio?vgnextfmt=default&amp;vgnextchannel=1ccd566813946010VgnVCM100000dc0ca8c0RCRD\">Madrildik<\/a> beka bat eskaini zidaten <a title=\"MGEP MU doktoretza\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/doktoregoa\">doktoretza<\/a> egin ahal izateko, eta han eman nituen lau urte, 2008 eta 2011 bitartean.\u00a0\u00a0Eta orduz geroztik doktorego ondoko ikertzaile moduan aritu naiz lanean unibertsitate ezberdinetan, lehenik New Yorken, <a title=\"cuny new york\" href=\"http:\/\/www.qc.cuny.edu\/\">City University of New York unibertsitatean<\/a>, eta orain Dublinen, <a title=\"dublin \" href=\"http:\/\/www.comp.dit.ie\/aigroup\/\">Dublin Institute of Technology-n<\/a>. Doktoretza garaian hartutako ildoari jarraiki, <strong><a title=\"datu meatzarizta\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Datu_meatzaritza\">datu meatzaritza<\/a> <\/strong>eta<strong> <a title=\"hizkuntza prozesamendua\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Hizkuntzaren_prozesamendu\">hizkuntzaren prozesamenduaren<\/a> <\/strong>gainean lanean darraikit.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azkenaldian egin dudan ikerketa <a title=\"sare sozialak\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Gizarte-sare\">sare sozialetan<\/a> elkarbanatzen den informazioa eta kazetaritzak informazio horretan izan dezakeen interesaren arteko lotura ikertzean zentratu da. <a title=\"twitter\" href=\"https:\/\/twitter.com\/\">Twitter <\/a>bezalako <a title=\"sare sozialak\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Gizarte-sare\">sare sozialetan<\/a>, izan ere, denetarik topa daiteke, inori inporta ez zaion informazio pertsonaletik hasita, nonbait gertatuko azken orduko albistearen berri beste inon baino lehenago jakiteraino (ikus, adibidez, <a title=\"New York Hudson caso siniestro avi\u00f3n \" href=\"http:\/\/www.telegraph.co.uk\/technology\/twitter\/4269765\/New-York-plane-crash-Twitter-breaks-the-news-again.html\">New Yorkeko Hudson ibaian lur hartu zuen hegazkinaren kasua <\/a>). Honek herri kazetaritza bezala ezagutzen den fenomenoa indartu du, izan ere gaur egun edonor egon daiteke azken orduko gertakizun garrantzitsu baten lekuan, eta lekuko gisa bertako argazkia <a title=\"sare sozialak\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Gizarte-sare\">sare sozialetan<\/a> elkarbanatu. Kazetarientzat informazio horrek balio handia izan dezake albisteak aberasteko, eta ondorioz <a title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatikaren<\/a> aldetik asko dago ikertzeko eta hobetzeko informazio hori eskuragarriago eta iristerrazago egiteko. Ikerketa lerro honen barruan, esate baterako, <strong><a title=\"sare sozialak\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Gizarte-sare\">sare sozialetan <\/a>bilaketak errazago egiteko tresna bat garatzen aritu nintzen<\/strong> duela gutxi, eta kazetariekin probatu nuen, beraiek nola erabiliko luketen ikusi ahal izateko. Asko ikasi nuen hortik, kazetariek nola erabiltzen duten <a title=\"twitter\" href=\"https:\/\/twitter.com\/\">Twitter<\/a> sarea informazio bilaketarako, eta abar, eta tresna hori hobetu asmoz lanean nabil gaur egun. <strong><a title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">Informatikak <\/a>beste lanbide ezberdinetako jendearekin lankidetzara ematen duen aukera zabala aparta da<\/strong>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Gizarte-sare\">Sare sozialak<\/a> eta kazetaritza lotzen dituen arlo horretan tresna informatikoek nola lagundu dezaketen aztertzeko beste ikerketa lan batzuk ere egin ditut. Adibidez, <a title=\"new york times\" href=\"http:\/\/www.nytimes.com\/\">New York Times <\/a>egunkariak egunero <a title=\"zubiaga new york times\" href=\"http:\/\/www.zubiaga.org\/projects\/nytimes\/\">azalerako aukeratzen dituen albisteak, eta sare sozialetan oihartzun gehien duten albisteak alderatu nituen<\/a>. Zera jakin nahi nuen: kazetariek azalean ipintzen dituzten albisteak jendeari gehien interesatzen zaizkionak al dira? Eta<a title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\"> informatika<\/a> eta programazioa baliatuz, aztertu daiteke hau, sare sozialetan albisteak zenbat aldiz zabaltzen diren aztertuz. Eta, ikerketaren arabera, badirudi kazetariek politika eta gizartearekin lotutako albisteak nabarmentzen dituztela batez ere azalean, baina jendeak nahiago ditu zientzia eta musika bezalako gaiak. Zer pentsa ematen du horrek kazetarientzat. Beste adibide bat, <strong><a title=\"sare sozialak\" href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Gizarte-sare\">sare sozialeta<\/a>n elkarbanatzen den informazioa egiaztatzeko tresna informatiko baten garapena izan da<\/strong>. <a href=\"sare sozialak\">Sare sozialetan<\/a>, zoritxarrez, informazio erabilgarriaz gain gezur ugari ere elkarbanatzen dira, eta beraz kontu handiz aztertu behar da erabiltzaile batek emandako informazioa egiazkoa den. Horretarako tresna baten garapenean parte hartu dut, kazetariei <a title=\"twitter\" href=\"https:\/\/twitter.com\/\">Twitter<\/a> bidezko informazio bilketan laguntzeko. Nire kasuan kazetaritzarekin lotu dut dezente nire ikerketa eta programazioa, eta pozgarria da informatikak kazetaritza bezalako arlo guztiz desberdin bati zenbat eman diezaiokeen ikustea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beraz, argi dago <a title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatikak<\/a> eskaintzen dituen aukerak ugari direla, eta gaur egun arlo guztietan beharrezkoa den lana da. Hasiera batean espero ez nuen zerbait nabarmendu beharko banu, hori gaur egun duen <strong>disziplina-aniztasuna<\/strong> litzateke, edozein arlorekin nolabaiteko lotura izan eta erabilgarria izan baitaiteke<a title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\"> informatika<\/a>. Eta nire ustez behintzat, erakargarria da hori, oso. Ez naiz batere damutu 18 urte nituenean <a title=\"MGEP MU informatika\" href=\"http:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/ikasketak\/graduak\/gradua-informatika-ingeniaritzan\/\">informatika<\/a> ikasteko erabakia hartu izanaz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arkaitz Zubiaga naiz, arrasatearra, eta Eskola Politeknikoan ikasi nauen ingeniaritza informatikoa, 2000. eta 2005. urteen bitartean. Aurretik batxilergoa ere Eskola Politeknikoan egin nuen, oraindik ere aukera hori eskaintzen zenean, eta horrek nolabait ere lagundu zidan ingeniaritza ikasten hasi aurretik eskaintza ezagutzen. Zergatik aukeratu nuen informatika? Gogoratzen dut hainbat aukera izan nituela buruan hasieran, tartean eta batez ere informatika eta matematika. Ikastolan bi horiek nituen gustoko, eta beraz bide horretatik jarraituko nuela nahiko argi neukan. Aukerak aztertu ondoren, azkenean informatika hautatu nuen aukeren artean, batik bat lan munduan eskaintza zabalagoa zuen arloa zelako, eta nolabait ere erakargarriagoa iruditu zitzaidalako. Internet, gainera, gizarteratzen hasi berria zen orduan, eta web garapena ere gustatzen zitzaidala gogoratzen dut. Informatika ikasten ari nintzela, konturatu nintzen aukeraketa egokia egin nuela, eta ikasketak osatzen nindoala, nire interesak ere zehaztu ahal izan nituen informatikaren barruan. Bi ziren informatikaren barruan..<\/p>\n","protected":false},"author":141,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"amp_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/956"}],"collection":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/users\/141"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=956"}],"version-history":[{"count":15,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/956\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1381,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/956\/revisions\/1381"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=956"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=956"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/mukom.mondragon.edu\/estudiar-informatica\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=956"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}