Euskara pildorak

Oporretan irakurtzeko lau proposamen

Nevadako egunak, Bertnardo Atxaga

Nevadako egunak kronika da hasieran, eta bukaeran nobela. Bere pieza guztiak bereziak dira, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere.

 

Lasai, ez da ezer gertatzen, Ana Malagon Zaldua

Mikroipuinez osatua dago Magalonen lehen liburua. Neurri motzean ohituta omen dago blogetan ibiltzen den idazle hau. Ironia eta zehaztasuna dira batez ere bakardadeen, porroten eta frustrazioen bilduma honetako osagaia.

 

Gerra txikia, Lander Garro

80ko hamarkadan kokatua, iheslariek GAL garaian Iparraldean bizi izan zuten izua islatzen du istorioak. Protagonista nagusia Xabi Ugarte da, hamabi urteko mutikoa. Haren ikuspegi xaloaren galbahetik pasea agertzen da garai politiko gogor hura.

 

Borroka kluba, Chuck Plahniuck

Liburuko protagonistak insomnioa du eta horrekin batera, oso bizitza etsigarria, kontsumoak gidatutakoa. Horregatik, beharbada, minbizia duen gaixoentzako terapia-bileretara joaten hasiko da. Han Tyler Durden ezagutu eta harekin batera Borroka Kluba sortuko du.

Exit mobile version