Hazitegi

Berrikuntza Haur Hezkuntzan sentikortasunaren bidez

“Berrikuntza Haur Hezkuntzan sentikortasunaren bidez” izenburua jarri diogu Hik Hasi Udako Topaketetarako egindako ikastaro proposamenari. Sentikortasuna, helduak haurrekiko dituzten harremanetan antzeman daitekeen gaitasuna da; haurren beharrei egoki erantzuteko helduak azaltzen duen gaitasuna alegia. Zer esan nahi du horrek? Heldua haurren beharren aurrean presente dagoela, bere seinaleak antzematen eta ongi interpretatzen dituela eta modu egokian erantzuna ematen diela. Haurra testuinguruarekin harremanean garatzen da modu batera edo bestera. Testuinguru garrantzitsuenak pertsonekin dituen harremanak eta heldu horiek eskaintzen dioten testuinguru fisikoa dira; hau da, haur eskolan denboraren eta espazioaren antolaketa eta etxean ere berdin. Nolako testuingurua, halako garapena. Zer eskaintzen diegu haurrei eta nola hobetu dezakegu eskaintzen diegun hori? Galdera horri erantzuten saiatuko gara jardunaldian.

Informazio gehiago: Hik Hasi topaketak

Exit mobile version