Hazitegi

Haur Hezkuntza + Hazitegi= 2 liburu

Haur Hezkuntza izan du beti ipar Hazitegi taldeak. Etorkizuneko gizartearen ongizatea jomuga genuela, haurren ongizatea izan dugu beti abiapuntu. Ongizate horretarako garrantzitsutzat hartu ditugu familia eta eskola. Familiaz luze idatzi da; Haur Hezkuntzaz ez horrenbeste. Are gutxiago euskaraz.

Hutsune hori antzemanda, Hazitegi taldetik nahi izan dugu ongizateaz jardun, euskaraz jardun ere. Nahi horren ondorio dira bi liburu, bata bestearen osagarri: Haurraren Ongizatea I: Oinarri Psikopedagogikoak eta Haurraren Ongizatea II: Hezkuntza Proposamenak.

Batetik, Oinarri Psikopedagogikoak izenekoan, gura izan dugu haurraren garapenaren oinarriak finkatu. Horretarako, ikerketak erreferentziatzat hartu ditugu erkatzeko Jokabidearen Psikologiaren, Etologiaren eta Atxikimendu Teoriaren ekarpenak. Bidenabar, zehaztu ditugu garapen osasuntsurako esku-hartzearen oinarriak.

Bestetik, Hezkuntza Proposamenak izenekoan, Hazitegi taldeak proposatzen du 0-3 haur eskola eredu bat, arlo pedagogikoa eta arlo arkitektonikoa lotzen dituena. Esan gabe doa proposamenok luzatzeko aintzat hartu direla lehenengo liburuko oinarri psikopedagogikoak.

Haur Hezkuntzan berrikuntza sustatzeko asmoz eginiko liburuak dira biak, beti ere, haurra ipar dugula. Haurrarekiko konfiantzatik idatzita, haurraren ongizaterako.

Informazio gehiago edo liburuak eskuratu nahi badituzu: ilarrea@mondragon.edu

Exit mobile version