Egunero, bere programen parte gisa erabiltzen dute musika Haur Hezkuntzako irakasle eta hezitzaileek. Baina, nondik datorkio magikotasuna musikari? Zergatik da hain boteretsua? Umeek naturaltasunez erantzun diezaiokete musikari. Haurtxoek gure mintzamen patroiak antzeratzen dituzte zizakadurekin eta gure gorputzera egokituko dira, baita itsatsi ere, kantatzen diegunean. Ume txikiek musikaz gozatzen dute, eta mugimendua, sormena eta sozializazioa agertu daitezen, era zoragarritzat dute. Gure jardueraren baitako gisa erabili dezakegu musikarekin dugun lotura estu hau. Bada, ez diegu umeei gozatzeko esperientzia besterik eskainiko, baizik eta ikastea sustatuko dugu, garapena lagunduz eta umeen harremanak sendoak eta osasungarriak izan daitezen oinarriak ezarriz.
Baina adin hauetarako eta Haur Hezkuntzarako zein da estrategia edota musika tresnarik onena? ZU ZEU! Guztiok egin dezakegu musika zoragarria gure ahotsa erabiliz, eskuekin txalotuz, edota oinekin dantzatuz. Gure zaintzapean ditugun haurtxoei gozamen gehien ematen dieten soinuak aurkitu behar ditugu. Ez dago musikala izateko era egoki edo desegokirik, esperimentatzeko aske sentitu behar gara, deskubritzeko, soinu berriak sortzeko. Horretarako, gehien gustatzen zaiguna aukeratu dezakegu: dibertitzen gaituena eta esanguratsua zaiguna.
Askotan, tamalez, aurkitzen ditugu kantatzeko beldur diren pertsona helduak. Ez dugu zertan izan beharrik, esperientzia txarrak besterik ez dira, era batera edo bestera markatu egin gaituzten esperientziak hain zuzen ere. Beraz, ezabatu beharrean gaude eta ez ditugu proiektatu behar ume-ikasleengan. Horregatik, hasteko, esaterako, CD bat hartuko dugu eta kanta bat ahopekatuko, geroago ipuin liburu bat erabiliko dugu gaitzat edo letra bat, edota objektu edo tresna bat, honen gainean inprobisatzeko. Ez gara arduratu behar audientziaren nondik norakoaz, umeek aski kontzentratuta izanen dira ondo pasatu xedez eta gurekin partekatu nahiko dute esperientzia hauek. Ez da zertan kontzertu bat izan beharko, elkarrizketa musikala baino.
Hilabete gutxiko haurtxoek, agian, ez dute hitzik abestuko, baina ederki afinatuta dituzte belarriak erritmo eta melodientzako. Bere ahotsaren patroiak liluratuta, arretatsu begiratuko dute, soinuak antzeztarazten saiatuz edo atseginez eskuei edo hankei eraginez. Kexatzeak, iraulkatzeak edo begirada desbideratzeak honako esanahi hau izan dezake, “mesedez, atseden beharrean nago”. Ume txikiek txalotuz, jauzi eginez edo bere laguntzaz kulunkatuz hartu dezakete parte abesti batean. Zenbait soinu, hitz ezagun edo dibertigarri suertatu dakizkieke. Dantzatu edo abesteko ahalegina egin dezakete edota jostailu musikalen soinuak arakatuz dibertituko dira. Denok dakigu bi eta hiru arteko umeei izugarri gustatzen zaizkiela musika jolasak eta istorioak eta mugimenduak dituzten kantuak. Asko gustatzen zaie katuak dantzekin edo zuzendutako mugimenduekin edota inprobisatuekin lotzea. Bada, rol eta leku bat izango dute guztiek, soinuak entzunez eta proposatzen dizkiegun bibrazioak sentituz soilik, edo aktiboki parte hartuz dantza, tresna edo bestelako gailuekin.
Guzti hau lortu ahal izateko, zalantzarik gabe, gakoa ZU ZEU zara. Zure esperientzia (seguruenik zuk uste baino sakonagoa izango duzu) eta zure formazioa eta prestakuntza garrantzitsuak dira baina, inoiz ez erabakigarriak. Zuretzako ere beti izango dituzu aukera berriak esploratzeko. Abentura honetan abiatzeko edota eguneroko ekintzen jarraipena eramateko, jarraian, Zero to Three webguneetatik jasota, galdera sorta labur batzuk, laguntza gisa, aurkituko dituzu.
Horrela, ondorengo galderen moduko zenbaitzuk lagundu zaitzakete musikak zure bizitzan izan duen eraginaz jabetzeko:
- Gogoratzen duzu nola kantatzen zizuten edo nola entzuten zenuen musika umetan? Horrela balitz: Nolakoa zen? Nork kantatzen zizun? Zer kantatzen zizuten?
- Musikarekin izandako lehen esperientzia hauek nola eragin dezakete kantatzeko duzun moduan eta umeekin musika konpartitzerakoan?
- Ze eragin dute zuregan musikak eta kantatzeak?
- Nola erabiltzen duzu musika? Erlaxatzeko? Gogoa pizteko?
- Zein abesti dituzu gogokoen?
Eta bestalde, beste galdera hauek musika umeekin erarik egokienean konpartitzeko lagungarri izango zaizkizu.
- Nola erantzuten dio umeak musikari? Ikusmenaren bidezko kontakturik ezartzen al du abesten zaionean? Nola mugitzen du gorputza? Soinuak igortzen al ditu erantzunez? Nahikoa duenean jakinarazten al dizu?, esaterako, bizkarra kakotuz edo beste aldera bueltatuz?
- Ze nolako kantuak atsegin ditu gehien umeak: gogorrak, leunak, tonu altu edo baxuetan, azkarrak edo geldoak? Nola ematen dizu horren berri?
- Nola sentitzen duzu zure burua kantatzeri dagokionez? Zure ahotsaz jabetzen al zara? Nola eragiten du honek (zuretzako eta umeentzako) zure kantatzeko eran?
- Zein esperientzia mota atsegin dituzte gehien umeek? Nola dakizu? Zer egiten dute umeek zure proposamenak jarraitzen dituztela erakusteko?
- Nola egiten dute umeek euren musika?
- Zein beste eratan, kantatuz gain, barneratzen duzu musika umearen bizitzan edo eginkizunetan?
Animo, galdera sortatxo hau erantzuten saiatu, musikaz esperimentatu eta musikarekin gozatu!