Bangor Unibertsitateko Elin Burns irakaslearen bisita izan genuen aurreko astean. Ikasleei hitzaldi interesgarria eman zien, Galeseko Haur Hezkuntza hizpide. Are zehatzago, eman zigun Haur Hezkuntza arautzeko curriculumean egindako aldaketen berri. Testu honetan bildu ditugu curriculum berri horren harira garrantzitsuak diren alderdiak:
– Haurrarengan konfiantza izan. Aurrekoaren ildotik, Elin Burnsek zioen haurrek gehiago deskubritzen dutela euren kabuz, helduok aginduta baino. Horretarako, baina, konfiantza izan behar dugu haurrarengan, autonomia bultzatuz eta helduon sarkortasuna alboratuz. Haurren galderei helduok ematen badiegu erantzuna, mugatu egingo genuke umeen gaitasuna etorkizunean euren kabuz erronkei aurre egiteko. Burnsen hitzetan: they discover for themselves far more than they are told.
– Jolasa eta ekintzaren bidez ikasi. Haurrak ikasteko eta garatzeko modurik aproposena jolasaren eta ekintzaren bidez da. Irakasleok zerbait esan edo irakurri baino, hobe da haurrak modu aktiboan jolasten eta eginez ikastea. Ondoko berbak erabili zituen Burnsek: learning by doing eta learning through play.
– Testuingurua zaindu. Garrantzitsua da, oso, haurrari eskaintzen zaion testuingurua. Erabat zaindu behar ditugu haurrei eskaintzen zaizkien materialak, espazioak eta giroa. Azpimarratzekoak iruditu zitzaizkigun haur galestarrei eskaintzen zaizkien txoko guztiak: etxea, lantegia, margotegia, eraikuntza txokoa, matematika txokoa, idazketa gunea, ipuin txokoa, entzute txokoa, antzokia, sormen txokoa, IKT txokoa, kafe txokoa, Burnsek zioenez: Such is the importance placed upon the quality of the physical environment and the resources provided that reference is made to “the environment as the third teacher”.
– Kanpo espazioa erabili. Bereziki Haur Hezkuntzan garrantzitsua da kanpo espazioari etekin handiagoa ateratzea. Kanpo espazioak aukera ematen du, besteak beste, bizitzako arazo errealak ikusteko eta erantzuten saiatzeko. Era berean, toki aparta da eginez ikasteko, mugitzeko, aktibo izateko, hitz egiteko… Galesen erabaki irmoa hartu dute klaseko hormak gainditzeko, edozein dela eguraldia. Burnsen hitzetan: Outdoors …they have room and permission to be active, interactive, messy, noisy and work on a large scale…
– Kulturartekotasuna bultzatu. Komunitatean kultur aniztasuna egon edo ez, Galesen garrantzi berezia eman nahi diote kultura ezberdinen ezagutzari. Horretarako, aberastu gura dute kultur ezberdinen presentzia material eta ekintzetan. Burnsek zioenez: … more emphasis given to celebrating differences and developing children’s knowledge and understanding of racial, cultural diversity.
– Haurrak inplikatu euren lana planifikatzen, garatzen eta ebaluatzen. Garrantzia eman nahi diote haurrak euren lana aurrera eramateko gaitasun guztiei. Horren harira, irakasleak guztia zehaztu baino, hobetsi nahi dute haurrek beraiek euren lana planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea. Burnsen hitzetan: If children know that they are given the opportunity to make their own decisions then they also know, because it is part of a negotiation made explicit by the teacher, that they have to fulfil their side of the bargain.
– Ebaluazioa indartu. Irakaslearen egiteko nagusia da gelan gertatzen dena aztertzea eta, beharrezkoa balitz, dagozkion estrategiak garatu eta aplikatzeko. Behaketa eta entzute bidezko ebaluazioa hartu nahi da etengabeko hobekuntzaren oinarri. Burnsek zioenez: Through observing and listening practitioners are able to…assess how much progress the children have made and whether they need further opportunities to consolidate their learning.
Nahiz eta Gales eta Euskal Herriko errealitateak oso bestelakoak izan, uste dugu hemen aipatutako guztia baliagarria dela gure haur eskola guztietarako.