Eskola askotan irakasleek hartzen dute haurrak taldekatzeko ardura, adibidez, txokoetan banatzeko, zehazteko non kokatu haurrak asanblada egiteko orduan edo beste hainbat jardueretarako. Gelako giroaren eta haurren harremanen mesedean hartzen dira erabaki horiek. Adibidez, elkarrekin denbora asko igarotzen duten eta gatazkak izaten dituztenak banatzen dira; mugimendua behar dutenak gutxiago mugitzen direnekin elkartzen dira … Baina, zer esaten digute ikerketek horren harira?
Behaketa horietan, hainbat izango dira erreparatu ditzakegun seinaleak, adibidez, haurrak jolasteko, esploratzeko eta inguruan duena deskubritzeko gogoa erakusten badu, seguru dagoen seinale izango da. Horretarako, gelan haurrak modu askean uztea eta bakoitzak bere erabakiak hartzeko aukerak eskaintzea lagungarria litzateke haurren ongizaterako. Horrela, haur bakoitzak bere interes eta beharrak asetzeko aukera handiagoak izateaz gain, etorkizunean lagungarri izango zaizkion harremanetarako gaitasun eta estrategiak garatzeko aukerak izango ditu.