• Euskara
  • Hazitegi https://mukom.mondragon.edu/hazitegi Hazitegi - Haur Hezkuntza Thu, 27 Jun 2019 15:26:20 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.0.1 Amaitu da Irakaslea HHko Berrikuntzan aditu tituluaren lehenengo edizioa https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2019/06/27/amaitu-da-irakaslea-hhko-berrikuntzan-aditu-tituluaren-lehenengo-edizioa/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2019/06/27/amaitu-da-irakaslea-hhko-berrikuntzan-aditu-tituluaren-lehenengo-edizioa/?noamp=mobile#respond Thu, 27 Jun 2019 15:26:20 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=900 Aurreko asteburuan, amaitutzat eman genuen Irakaslea HHko berrikuntzan aditu tituluaren lehenengo edizioa. Ikasturtean zehar, aukera izan dugu berrikuntza prozesuetan eragiten duten hainbat aldagaitan sakontzeko, eskoletako errealitatea eraldatzeko gako diren baliabideak landuz. Hemen klik egin ezazu aditu titulua egin duten ikasleen ahotsa entzuteko.

    Aditu titulua 2018-2019

    Aditu tituluaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2019/06/27/amaitu-da-irakaslea-hhko-berrikuntzan-aditu-tituluaren-lehenengo-edizioa/feed/ 0
    Jolasa eta jostailuak https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/12/04/jolasa-eta-jostailuak/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/12/04/jolasa-eta-jostailuak/?noamp=mobile#respond Tue, 04 Dec 2018 10:33:09 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=893 Gabonak gainean ditugun honetan, aukera ezin hobea etorri zaigu jolasa materialez hornitzeko, eta gutxiago edo gehiago, gutako askok horretan jarriko dugu arreta datozen egunotan. Aukera zabala da eta ez da erraza erabakiak hartzea.

    Jostailuen merkatuan, logika ekonomikoak agintzen du batik bat, eta fenomeno kuriosoak ekartzen dizkigu, kontraesanez josiak. Adibidez, ikerketek esaten dute sinbolizatzea, edo imajinatutako esanahia objektu bati egoztea ume txikienentzat zailagoa dela handienentzat baino. Hala ere, merkatuan objekturik amorfoenak txikienentzat dira, eta errealitatearen erreplika leialenak ume handientzat.

    Umeek zer eskatuko duten asmatzeko, telebistako iragarki edo jostailu-etxeen katalogoak ikustea besterik ez dago, beharra kanpotik sortzen delako. Aldez aurretik jakin dezakegu umeak zer eskatuko digun. Baina jakingo dugu zer behar duen? Eskatzen diguna eta behar duena gauza bera ote dira? Sarri gertatu ohi da eskatutako opariarekin gutxi jolastea eta gutxien espero denarekin orduak pasatzea. Argi dago umeak esaten duenetik baino askoz informazio baliagarriagoa atera dezakegula benetan jolasten duen horretatik, hau da, zerekin dabil, ze gai irudikatzen ditu, ze rol hartzen ditu, ze erabilpen egiten die jostailuei…

    Kolore, forma, soinu, misio, helburu… ezberdinetako jostailuak daude. Denetarik dago: jolas sinbolikorako tramankulu batzuk hain dira sofistikatuak, non umeak funtzionamendua deskubritzen bakarrik nahiko lan izaten duen. Adibidez, denda-jolaserako kutxa erregistradoreak (soinu, botoi, argi, txanpon, diru handi, diru txiki…). Jostailua sofistikatuegia bada, jolasa eragozten du maila batean, funtzionamendua bihurtzen delako jakin-min iturri, eta ez jolasa bera; irudimenari atea ixten dio.

    Gabonak

    Bestalde, badira jostailuak jolaserako gaia zuzenean ematen dutenak, eta aldaketa gutxi onartzen dutenak (adibidez plastikozko janari txikiak). Badira umeei edukiak irakatsi nahi dizkieten jostailuak ere. Edota, beste era batera esanda, badira helduak, umearen jolasa probestu nahi dutenak edukiak irakasteko. Azken jostailu hauek ez dira Olentzeroren zerrendetan ohiko eskaerak izaten, helduari gehiago gustatu ohi zaizkio umeari baino.

    Azken ideia horri garrantzi berezia eman behar genioke, helduoi zein jostailu eta zein jolas gustatzen zaizkigun garrantzitsua baita. Hori izango delako azkenean aukeraketaren irizpidea, kontzienteki edo inkontzienteki, materialaren aukeraketa gure gustuen arabera egingo baitugu. Zer gustatzen zaigu gehiago, eraikuntzak? Ipuinak? Antzerki edo dramak? Horrek baldintzatuko dugu neurri handi batean gure eskaintza.

    Zorionez, esan dezakegu gure neskatoei printzesa soineko arrosak erostea gero eta gehiago kostatzen zaigula. Baina zer gertatzen da hiru urteko neskatoak printzesa soineko arrosa eskatzen badigu? Hor sortzen dira gure dilemak, ez diogu hori opa nahi, hortik babestu nahi dugu, eta ez zaigu gustatzen. Zer erosiko dugu sorginaren soinekoa ala printzesa arrosa? Zergatik?

    Argi dago merkatuaren logikak ez daukala zertan umearen beharretara egokituta egon beharrik. Badu bere logika propioa. Musika horretan dantzan aritu beharko dugun arren, interesgarria da umea bistaz ez galtzea, bere benetako beharrak identifikatuta, oparia egiteko aukera aprobetxatzea jolasari ate berriak irekitzeko. Aukera ezin hobea da umearen jolasari begirada bat botatzeko, iaztik zenbat aldatu den ikusteko, behar berriak antzemateko, eta zergatik ez, beraiekin tartetxo batzuetan jolasteko eta gozatzeko.

     

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/12/04/jolasa-eta-jostailuak/feed/ 0
    Jolaserako, gutxienez 7 aukera kanpo espazioan https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/11/13/jolaserako-7-aukera/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/11/13/jolaserako-7-aukera/?noamp=mobile#respond Tue, 13 Nov 2018 21:59:31 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=884 Gaur egun makina bat eskolatan ari dira kanpo espazioak berritzen. Berrikuntza horiek xede izan ohi dute haurrei jolaserako aukera zabalagoa eskaintzea, naturarekiko kontaktu handiagoa baimentzea, hezkidetza bultzatzea edo estetikoki espazioa bera erakargarriagoa egitea. 2009tik, Hazitegi taldean kanpo espazioak eta bertan gertatzen dena aztertzen ibili gara. Azken hilabeteetan, ikerketaren emaitzak aditzera eman ditugu EHUk antolatutako udako ikastaro honetan eta Budapesten izandako kongresu honetan. Oraingo honetan, zuekin partekatu nahi dugu ikerketatik ateratako inplikazio praktiko nagusia.

    Ikerketaren ondorio nagusia da eskoletako kanpo espazioek jolaserako aukera anitzak eskaini behar dituztela. Ikerketa egin aurretik zalantzarik ez zegoen horretan, baina ikerketak enpirikoki frogatzen du aukera aniztasuna bermatu behar dela. Hazitegitik egindako ikerketak adierazten du haurrak gutxienez 7 aukera izan behar dituela kanpo espazioan bere garapen soziala modu esanguratsuan aberasteko. Honekin esan nahi dugu aberatsagoak direla haurren arteko jolasak eta elkarrekintzak, anitzak direnean jolaserako aukerak. Besteak beste mugimendurako, eraikuntzarako, jolas sinbolikorako, adierazpenerako edo lasaitasunerako aukera ezberdinak izatea, beraz, ezinbestekoa da haurraren garapen sozialerako. Horrek eskatzen du kirola aukera bakar bezala daukaten kanpo espazioen diseinua aldatu behar izatea.

    Orain arte garapen sozialarekin lotu dugu kalitatezko kanpo espazio baten beharra, baina harago doa gure ikerketak erakutsitakoak. Haurrak berdinkideekin jolasten daudenean, gehiago inplikatzen dira egiten ari diren horretan. Halaber, inplikazioak dakartza arreta, pentsamendu konplexu edo sormen maila handiagoak. Ikerketak erakutsi digu jolaserako aukera anitzak dauzkaten kanpo espazioetan haurrak gehiago inplikatzen direla. Beraz, jolas sozialean zein inplikazioan daukan eraginagatik, ezinbestekoa da haurrei jolaserako aukera anitzak eskaintzea.

    Cespedes

    *Jolaserako aukera anitzak eskaintzen dituen Cespedes eskola

    Gure ikerketak erakusten du 7 aukera dela gutxieneko kopurua; hortik behera kaltetzen ari garela haurraren garapena. Aukera aniztasun hori bermatzeko hobe dugu kirolera mugatutako ohiko eskaintza gainditzea. Eta muga hori gainditzeko bideak anitzak dira. Testuinguru natural batek, adibidez, bere belar, harri, hondar, zuhaitz, adar, hosto eta abarrekoekin eskainiko ditu 7 aukera baino gehiago. Testuinguru naturalik ezean, espazio eta materialekin asmatu behar dugu, mugimendurako, eraikuntzarako, jolas sinbolikorako, adierazpenerako, ezkutatzeko eta agertzeko edo lasai egoteko aukerak baimentzeko, besteak beste. Bide horretan, erabilgarriak izan daitezke enbor zatiak, kutxak, sokak, oihalak, margoak, etxolak egiteko baliabideak, pneumatikoak, harriak, igotzeko eta jaisteko aukera ematen duten azalerak, arbel gisa erabiltzeko horma edo lurra, eskalatzeko hormak, paletak, harmailak… eta sormenetik irten daitezkeen beste hainbat aukera.

    Ildo horretatik, iruditzen zaigu interesgarria dela, eskolako komunitatearekin batera, gaia aztertzea eta, haur, familia eta irakasle guztien artean, gutxienez 7 aukera eskaintzen dituen kanpo espazioa bultzatzea. Partaidetzarekin errazago ikusten dugu 7 aukera horien langa gainditu eta kopuru hori bikoiztea edo hirukoiztea, haurraren garapenaren mesedean… baina baita kanpo espazioaren erabiltzaile guztien mesedean ere.

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/11/13/jolaserako-7-aukera/feed/ 0
    Haur Hezkuntzan sakontzeko aukera berria https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/09/14/haur-hezkuntzan-sakontzeko-aukera-berria/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/09/14/haur-hezkuntzan-sakontzeko-aukera-berria/?noamp=mobile#respond Fri, 14 Sep 2018 12:21:49 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=880 Gaur egungo Haur Hezkuntzako errealitatea ez da duela urte batzuetakoa bezalakoak. Jada, hezitzaileak ez daude beraien gelan eta beraien umeekin. Eredu hori gainditu eta berrikuntza sakonak eraman dituzte aurrera hainbat eta hainbat ikastetxetan: hormak bota eta gelak handitu, adin desberdinetako umeak elkartzeko aukera eman, hezitzaileak elkarrekin lanean jarri espazio berean, batetik bestera ibiltzeko aukera eman…

    Berrikuntza prozesu sakona ekarri dute azken urteetako aldaketek: lehengo koordinazioa eta oraingoa ez dira berdinak, umeak hezitzaile guztienak dira, elkarrekin aritu behar dute lanean… Aldaketa erradikala da eta hori taldean maneiatu egin behar da, harremanak zainduz, antolaketarako denbora hartuz, “oka egiteko” tartea hartuz, pedagogiaz hausnartzeko astia hartuz… Tradizionalki ez da horrelakorik egin eta kulturalki aldaketa sakona dakar. Aldaketa oso bortitza da, krisiak sortu ohi dira eta laguntzeko beharra ikusten dugu. Horregatik, aurki abiaraziko dugu Irakaslea Haur Hezkuntzako berrikuntzan aditu titulua.

    Berrikuntza prozesu sakon honetan hiru gako edo giltzarri ikusten ditugu Hazitegin gabiltzanok: taldea, norberaren egoera eta teoria desberdinen integrazioa, hori guztia praktikan txertatuz.

    Orain espazio berean aritzen dira hezitzaile bat baino gehiago, jada ez daude ateak itxita. Horrek foku aldaketa ekarri du: orain fokua taldean dago. Eta zer gertatzen da taldean? Bada, taldearen kohesioa ez bada indartsua, taldean norbera ez badago gustura, taldeko harremanak ez baldin badira zaintzen, harremanek ez badute asebetetzen… proiektua gelditu egiten dela, ez dela garatzen, ez dela mantentzen. Horregatik jotzen dugu garrantzitsutzat taldean arreta jartzea.

    Lehen irakaslea zen zentroa eta orain umea dela esaten zaio. Unitate didaktikoak zaharkituta gelditu dira. Orduan, zein da hezitzailearen egitekoa? Behatu bai, baina zer behatu? Esku hartu bai, baina noiz bai eta noiz ez? Berritu bai, baina zer? Aldatu bai, baina zer? Norbera da aldatu behar dena, bai, baina zein da aldaketa hori egiteko prozesua? Zein da norberaren funtzioa taldearekiko? Elkar ikusteak eta elkarrekin aritzeak nola eragiten dio norberari? Nola erlazionatzen gara elkarrekin? Nola lan egin beharko litzateke orain? Zein dira praktika onak? Zer egin beharko litzateke eta zer ez?

    Galdera horiek denak egiten dizkio hezitzaileak bere buruari egoera berriaren aurrean. Horregatik, irakaslea zaindu egin behar dela iruditzen zaigu eta horri garrantzia eman diogu. Nola dago hezitzailea pertsonalki eta emozionalki? Antsietatez? Nola funtzionatzen du? Zer egiten du lankideekin, umeekin, familiekin…? Alderdi pertsonala eta profesionala elkarri lotuta landu behar zirela ikusi genuen eta hala egingo dugu aditu tituluan.

    Gaur egun teoria anitz ditugu merkatuan eta produktuak balira bezala eros ditzakegu. Oraindik ere badago gurean produktu desberdinak erosteko joera. Zer egin, noiz eta nola lan egin behar dugun esaten digute eta guk ez dugu askorik egin behar. Gertatzen dena da alderdi batzuetan produktu horiek bat egiten dutela eta beste batzuetan ez, kontrajarriak daude, baina praktikan denak entsalada berean nahasten ditugu. Eta askotan ez gara ohartzen entsalada murtxikatzen ari garen ala irentsi egiten dugun. Teorien inguruan hausnarketa egin eta printzipio batzuen bueltan integratzeko saiakera beharrezkoa dela iruditzen zaigu, denak ez direlako balekoak umearentzat. Alegia, informatu eta eskola bakoitzak eraiki behar du berea, eta horretarako printzipio sendoak aukeratu eta horiekin koherente izanez eta eraiki behar da praktika.

    Irakaslea Haur Hezkuntzako berrikuntza izeneko formazio hau lanean ari den jendeari eskaini diogu.  Prozesu pertsonal-profesional bat egitearekin batera egunerokotasunera eramateko aukera izatea funtsezkoa iruditzen zaigu eta lanean dabiltzanek badute aukera hori. Eraldaketa pertsonala eta praktikaren hausnarketa esanguratsua lotuko ditu, beraz, formazio honek.

    Aditu titulua

    Gehienez 18 laguneko taldea osatu nahi dugu, eta denek izango dute tutore bat jarraipena egiteko. Aretxabaletako campusean egingo dira saioak larunbata goizez, eta horrez gain, urtean hiru asteburutan ere elkartuko gara aterpetxe batean. Hasteko, lehen saioa asteburukoa izango da, elkar ezagutzeko eta taldea egiteko. Ikasturte erdian egingo dugu beste asteburu bat eta amaieran beste bat, bakoitzak egin duen prozesua agertarazteko. Memoria bat idatziko du bakoitzak, bertan azaltzeko nondik hasi zen, zertaz konturatu den, zer gertatu den bere praktikan, zer aldaketa egin dituen, zer barneratu duen… Eta horrekin batera, bakoitzari bere ikastetxean berrikuntza prozesu bat diseinatzeko eskatuko zaio, bere eskolari eskaini ahal izateko.

    Ez dugu gauza tradizional bat egin nahi izan, baizik eta zerbait baliagarria eta eragiteko balio dezakeena. Berrikuntzak gauzak modu diferentean egitea dakar eta guk hori azpimarratzen badugu, geure eskaintzak ere ezberdina izan behar du, eta esanguratsua partaideentzako eta guretzako.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/09/14/haur-hezkuntzan-sakontzeko-aukera-berria/feed/ 0
    Haurraren garapena eta eskola eredu berriak https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/06/21/haurraren-garapena-eta-eskola-eredu-berriak/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/06/21/haurraren-garapena-eta-eskola-eredu-berriak/?noamp=mobile#respond Thu, 21 Jun 2018 08:24:36 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=874 Itziarko eskola-komunitatea buru-belarri dabil lanean eskolaren berrikuntzan. Ekainaren 12an guraso elkarteak gonbidatu gintuen “Haurraren garapena eta eskola eredu berriak” izenburupean, berrikuntzaren inguruan hitz egitera. Komunitatearen inplikazioa nabarmena izan zen, bertan baitzeuden guraso, hezitzaile eta zuzendaritzako kideak.

    Frato_21

    Eskolaren berrikuntzan pentsatzen jarrita, metodologia aldaketa, espazioaren berrantolaketa edo taldeen egituraketa berria izaten dira kezka edo abiapuntu eskola askotan. Itziarren, berriz, haurraren berezko jokabideak izan ziren abiapuntua eskola irudikatzen hasteko, umea eta bere garapena berrikuntzaren ikusmiran jarriz. Finean, umea ulertzeko moduaren arabera ulertuko dugu hezkuntza, baita eskola ere. Umea bizirauteko eta garatzeko ahalmendun izakia izanik, bere garapenerako ezinbesteko baliabideak izanen dira esplorazioa eta jolasa.  Abiapuntu honetatik, eskolaren zeregin nagusia esplorazio jokabidea bizirik mantentzea izan beharko litzateke, eta, horretarako, eskolaren eskaintza 3 zutabetan ardaztu genuen: espazioa/materialak, denbora eta harremanak. Eskolaren berrikuntza irudikatzeko, beraz, ardatz horien inguruan hainbat ideia partekatu genituen, baina arreta berezia jarri genuen hiruen arteko orekan; hau da, ezinbestekoa dela berrikuntza prozesuak  3 ardatzetan eragitea, materialen, espazioen eta denboraren antolaketan, eta, eskolan ematen diren harremanetan (ume-hezitzaile, ume-ume, hezitzaile-familia, hezitzaile-hezitzaile, familia-familia…). Oreka hori emanen ez balitz, berrikuntza prozesuak arriskua dauka ibilbide motza edukitzeko eta komunitateko kideengan gaizki-egona sortzeko. Oreka honek neurri handi batean zuzendaritzaren eta administrazioaren inplikazioa ezinbesteko du oztopoak ekidite aldera.

    Aurrera begira jarri ginenean, berrikuntzaren dimentsioaz konturatuta, prozesuaren izaera geldoa azpimarratu genuen. Eskola baten aldaketa prozesurako oinarrizkoa da, hezitzaile taldeak behaketaren bitartez umea erdigunean jarriz praktika gogoetatsua garatzea, lekuan lekuko umeen, familien eta hezitzaile taldearen neurrira eraikitzen doana. Prozesu honetan harremanek hartzen dute berebiziko garrantzia, ezinbestekoa baita umeen, familien eta hezitzaileen ongizatea bermatzea. Horrelako erronka batean murgiltzeak etengabe ziurgabetasuna bizitzera eramanen gaitu, eta, honen kudeaketan taldea gakoa izanen da, kezka, beldur, ilusioak… partekatu ahal izateko. Berrikuntzan eskolako hezitzaile taldeak protagonismo berezia dauka  bera izanen baita motorra, eta, arrakastarako gako handi bat talde honen kohesioa izanen da. Familiei dagokionez ere, horrelako prozesu batean murgiltzeak sortu ditzakeen zalantzak partekatzeko guneen beharra argi gelditu zen, biltzeko, partekatzeko eta harreman sareak sendotzeko.

    Hasierako ideia berreskuratuz itxi genuen hitzaldia, hau da, umea erdian kokatuz, berari begirako berrikuntza aldarrikatuz.

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/06/21/haurraren-garapena-eta-eskola-eredu-berriak/feed/ 0
    Irakaslea Haur Hezkuntzako berrikuntzan https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/04/27/irakaslea-haur-hezkuntzako-berrikuntzan/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/04/27/irakaslea-haur-hezkuntzako-berrikuntzan/?noamp=mobile#respond Fri, 27 Apr 2018 09:25:01 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=860 Berrikuntza urteak dira Hezkuntzan. Hamaika eskolatako profesionalak ari dira beren egitekoa birplanteatzen.  Etapa guztietan aldaketak ematen ari badira ere, Haur Hezkuntza izan da aldaketa askoren jomuga. Haur Hezkuntzako irakasleon haurrekiko ikuspegia, esku-hartzea, espazioak, denborak, materialak, ebaluazioa… guztiak zipriztintzen dituzte egun eskola askotan indarrean dauden berrikuntza prozesuek.

    Testuinguru horren baitan, Hazitegi ikertaldetik ekarpena egin nahi dugu, orain arteko makina bat eskolatako aholkularitza prozesuetatik harago. Ondorioz, eskainiko dugu Haur Hezkuntzako profesionalen profila elikatu nahi duen aditu titulu bat. Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluak eragin nahi du Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan. Gaur egungo irakasle lanbidean eta berrikuntza prozesuetan ager daitezkeen beharrei erantzunez, bilatu nahi du HHko profesionalaren profila elikatzea eta irakaslea berrikuntzarako ahalduntzea lanbidearen alderdi pertsonal eta profesionalaren orekan eraginez.

    Helburu horiei begira, hiru eremutan lan egin nahi da:

    Irakasle kontzientea harremanetan. Irakaslea bera da bere lanbidearen erreminta garrantzitsuena. Harremana zutabe duen lanbide horretan, bere buruaz ahalik eta kontzienteena izatea lehen mailako helburua da, haurrekin, familiekin, lankideekin edo hezkuntza komunitateko beste eragileekin eraikitzen dituen harremanak baldintzatuko dituelako haurraren garapena eta ongizatea eta eskolako proiektuaren bilakaera. Aditu titulu honetan parte hartuko duten irakasleak kontzientzia hartzeko prozesuan murgilduko dira, norberaren gorputzetik abiatuta, sentsazioa, emozioa, pentsamendua eta jokabidea integratuz. Gorputzaren berariazko lanketatik besteekin eraikiko dituen harremanetan eragin positiboa bilatzen da, autoezagutzarako eta autoerregulaziorako bidea jorratuz. Azken finean, berrikuntza prozesu baten oinarrian dago norberaren “berrikuntza”.

    Irakaslea teorien integraziotik berritzen. Berrikuntza prozesuetan murgilduta daude bertako eskola ugari eta hainbat eremutan aldaketak ematen ari dira: espazioaren eta denboraren antolaketak, materialak, irakaslearen rola, ebaluazioa… Zenbait teoriatan oinarritutako berrikuntzak izan ohi dira baina, maiz, ez da teoria horien arteko integraziorik ematen. Horregatik, aditu titulu honetan, bilatuko da berrikuntzak egiterako orduan teorien integrazioa ematea, ikuspegi horien esanahian sakonduz beraien errealitatera egokitu ahal izateko. Horretarako, ezagutu eta aztertuko dira teoriak praktikan gauzatzeko hainbat esperientzia.

    Irakaslea taldean berritzen. Hezkuntzan ematen den berrikuntza elkarlanean oinarritzen da. Komunean proiektu bat eraikitzeko gaitasuna ezinbestekoa da eta, horrekin batera, irakasle taldearen kohesioa gako da. Irakasleen arteko harremanek eta inplikazio eta konpromiso mailak baldintzatuko dute berrikuntza prozesuaren gauzatzea eta iraupena. Horregatik, aditu titulu honetan parte hartuko duten kideek, ardatz hartuta talde lana, komunikazio eraginkorra eta guztien ongizatea, modu esperientzialean biziko dute kohesiora eramango duten prozesu bat.

    Eraldaketa pertsonala eta praktikaren hausnarketa esanguratsua izango ditugu lan egiteko zutabe eta bertatik eraikiko dira Haur Hezkuntzan berrikuntza prozesuak garatzeko konpetentziak. Aditu tituluaren inguruko informazio gehiago hemen daukazu.

    https://www.mondragon.edu/cursos/eu/gaiak/hezkuntza/irakaslea-haur-hezkuntzako-berrikuntzan-aditu-titulua

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/04/27/irakaslea-haur-hezkuntzako-berrikuntzan/feed/ 0
    “Jolas librearen garrantzia” jardunaldian https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/03/05/jolas-librearen-garrantzia-jardunaldian/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/03/05/jolas-librearen-garrantzia-jardunaldian/?noamp=mobile#respond Mon, 05 Mar 2018 21:56:00 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=854 Jolas librea ez da asmakizun berria, gizakia gizaki denetik jolasten da. Are gehiago, animaliak ere bai. Berezkoa eta beharrezkoa dugun zerbait da jolasa. Oraintsu arte bigarren planoan egon da, baina badirudi gizarte mailan dagokion garrantzia aitortzen hasiak garela.

    Aitortza horren isla har daiteke Txatxilipurdik jardunaldiak antolatu izana “Jolas librearen garrantzia” izenburuarekin. Eta jardunaldien sarrerako hitzaldian izan ginen. Plazer bat izan zen publiko anitza bildu zela ikustea, alegia jolasa pertsona askoren kezka eta interesa bihurtu dela baieztatzea. Han bildu ginen guraso, aisialdiko hezitzaile, eskola formaleko irakasle… guztiok, interes berarekin.

    Sarrerako hitzaldi horretan aukera izan genuen jolasak umeari egiten dizkion ekarpenez hitz egiteko. Adibidez, beldurrak kudeatzeko jolasak zer aukera ematen duen ikusi genuen; baita pentsamendua eraikitzen nola laguntzen duen, hizkuntza eta komunikazioaren garapenarekin zer zerikusi duen edo sozializaziorako sarbiderako zein garrantzia duen ikusteko ere. Are gehiago, hizpide izan genuen jolasak nola laguntzen duen munduari zentzua ematen, sormenarekin duen lotura edo jolasarekiko gorputz eta mugimendu fisikoa.

    jolasa

    Bestalde, parada izan genuen herrialdetik herrialdera jolasarekiko dauden diferentzia batzuk aztertzeko. Zentzu honetan, kulturak nola mediatu dezakeen jolasa ere aztertu genuen.  Jolasa fenomeno konplexu eta delikatu bezala ikustera iritsi ginen, hauskorra, eta aldi berean, egoera berrietara egokitzeko gaitasun itzelekoa.

    Baina interes berezia sortu zuen gaia izan zen jolasarekiko helduok egin dezakeguna. Aukera izan genuen umeari eskaintzen dizkiogun testuinguruak aztertzeko, bai espazio, bai denbora eta bai baliabideez hitz egiteko, bakoitzaren onurak eta erronkak ikusteko; eta batez ere, helduok dugun rolaz, eginkizun eta arduraz kontzientzia hartzeko.

    Hitzalditik ideiaren bat berreskuratzekotan, haurren gaitasunekiko sinesmena izango litzateke. Haurrak gai dira behar duten jolasa sortzeko, eta hala egingo dute. Jolasten diren gai horrek eta modu horrek badu bere zergatia, eta errespetu osoa behar du. Askotan, umeari laguntzeko tendentzia  azaltzen zaigu. Iritsi gaitezke ondokoa pentsatzera: “hobeto jolas dadin lagundu nahi diot”.  Baina beharra gurea da, ez umearena. Umea gai baita berak behar duena bilatzeko, bere bidea egingo baitu. Jolasa ahalik eta gutxien inbaditzearen garrantzia azpimarratzearekin itxi zen hitzaldia, umeak berea duen espazio hori berari aitortuaz.

    Bukatzeko, eskertu  nahi diogu Txatxilipurdiri “Jolas librearen garrantzia” jardunaldiak antolatu izana; jolasarekin kontaktu zuzena dugun pertsonak biltzeko, eta esperientziak eta ezagutzak partekatzeko aukera eman izana. Ea denon artean jolasari zor zaion garrantzia eta trataera ematea lortzen dugun.

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/03/05/jolas-librearen-garrantzia-jardunaldian/feed/ 0
    Eskola eta gorputza https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/02/19/eskola-eta-gorputza/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/02/19/eskola-eta-gorputza/?noamp=mobile#respond Mon, 19 Feb 2018 14:52:41 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=847 Mikel Garcia kazetariak gai interesgarria jarri du mahai gainean Argia aldizkariak argitaratutako Larrun gehigarriaren azken zenbakian: non dago gorputza eskolan?

    Pertsona gorputza eta burua gara, batera eta elkarrekin doaz. Gure gorputzean bizi gara denok, horixe da gure bizilekua eta zatitu ezin daitekeen zerbait da gainera. Baina errespetatzen al dugu norbanakoaren izate global hori? Edo agian abiatu behar dugu beste galdera batetik: kontziente al gara gure osotasunaz?  Burua eta gorputz fisikoaren dikotomiatik harago joanez, emozioa eta arrazoiaren balantzari aurre eginez, gure osotasuna onartzera iritsi beharra daukagu.larrun_227_baja_Página_01

    Ikuspegi honetatik etor daitezkeelako aldaketa esanguratsuak. Eta begirada hori izanez gero, gure egiteko moduak ere aldatuko direlako. Honetan hezkuntzak badu zeresana eta eskola testuinguruan egiten ditugun planteamenduetan hori oso presente eduki behar dugu; gure eskaintza metodologikoetan, espazioaren konfigurazioan, eraikitzen ditugun harremanetan… baita etorkizuneko irakasleen prestakuntzan ere. Ez da nahikoa ikaslearen edo haurraren osotasunari erreparatzea, garrantzitsua da irakasleek ere bere osotasunaren kontzientzia hartzea.

    Askorako eman dezakeen gaia da eta zer pentsatua ematen duena, beraz, hemen uzten dizuegu linka, eta ea zer deritzozuen: Argia, Larrun, Non dago gorputza eskolan?

     

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/02/19/eskola-eta-gorputza/feed/ 0
    Hezitzailearen ongizatea https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/01/15/hezitzailearen-ongizatea/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/01/15/hezitzailearen-ongizatea/?noamp=mobile#respond Mon, 15 Jan 2018 18:17:35 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=842 Haur Hezkuntzako hezitzaile bezala, gure helburuetako bat da haurraren ongizatea bermatzeko baldintzak eskaintzea, baina jarri al gara inoiz hezitzailearen ongizatearen inguruan hausnartzen? Nola nago ni? Hartzen al dugu tartea honi erreparatzeko? Gure buruari begiratzeko? Gure buruaren zaintza egiteko bideak jartzen al ditugu? Argi dago hezitzailearen ongizateari ere erreparatu behar diogula, hezitzailea ongizate egoeran ez badago, zaila izango baita haurraren ongizatea bermatzea.

    Gure lanbidean alderdi pertsonala eta profesionala oso lotuta daude, elkarreraginean daude eta pertsonalak profesionalari asko eragiten dio. Gure historia pertsonalarekin gaude presente gelan, eta horrek eragina dauka eraikitzen ditugun harremanetan. Beraz, gugan fokua jartzea eta egiten dugun horretan arreta jartzea oso garrantzitsua da, alegia, gure ahulguneak zeintzuk diren identifikatzea eta aurrera egiteko erronkak planteatzea.

    Hezitzailea ongizate egoeran kokatzeko ezinbesteko bi faktore aipatu nahi genituzke: alde batetik, autoezagutzaren garrantzia; eta, bestetik, harreman sareak sendotuta egotearen garrantzia. Autoezagutzak gure buruarengan segurtasuna eta indarra ematen digu, gure mugen kontzientzia hartzen laguntzen digulako. Baina, era berean, indartuta sentitzen gara elkarlana eta kooperazioa sentitzen ditugunean eta harremanak modu egoki batean kudeatzeko gai garenean.

    ongizatea

    Eskola bateko ekipoan konpromisoa sentitzen duten irakasleak eta lankideekin harreman onak dituztenak estres emozional gutxiago sentitzen dute eta lorpen pertsonalaz gehiago disfrutatzen dute.

    Autoezagutzarako konpromisoa hartzea ezinbestekoa du, beraz, hezitzaileak bere lanean, eta horretaz gain, harremanen kudeatzaile bihurtu behar dugu, horretan aditu izan behar dugu, gure lanbidea harremanetan oinarritzen delako.

    Autoezagutzak aukera irekitzen digu hobetzeko eta ongizaterako bidea egiteko. Bide hori gako bihurtzen da ongizatea berreskuratzeko, eta horrela, umeei presentzia hobea eskaintzeko. Gure esku eta ardurapean daude pausu txikiak, eta leiho txiki honetatik gonbidatu nahi zaituztegu gutxienez horretan pentsatzera.

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2018/01/15/hezitzailearen-ongizatea/feed/ 0
    Garapenaren antolatzaileak https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2017/12/06/garapenaren-antolatzaileak/ https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2017/12/06/garapenaren-antolatzaileak/?noamp=mobile#respond Wed, 06 Dec 2017 11:01:00 +0000 http://mukom.mondragon.edu/hazitegi/?p=837 Hik Hasiko urriko “Haurraren Garapenaren Antolatzaileak” jardunaldian Hazitegikook aukera izan genuen Myrtha Chockler-ekin mahaia partekatzeko, baita garapenaren antolatzaileen inguruko inpresioak elkarbanatzeko ere. Ekarpen honetan gure balorazio txiki bat helarazi nahi genuke.

    Myrtha Chockler-ek garapena definitu zigun barneko eraldaketa terminoetan. Garapen honen giltzarri bezala aurkeztu zizkigun bost antolatzaileak: atxikimendua, komunikazioa, esplorazioa, orden sinbolikoa eta ziurtasun korporala. Hazitegitik saiatu ginen antolatzaile horiek eskola testuinguruan egunerokotasunean nola ematen diren irudikatzen.

    Antolatzaile bakoitzaren inguruan zabal hitz egiteko aukera izan zen foro honetan, eta azpimarratu zen ideietako bat antolatzaile ezberdinek elkarrekin zuten lotura izan zen. Hezkuntza testuinguruan antolatzaile bat baino gehiagok hartzen du bere lekua aldi berean, errealitatea konplexua baita.

    venn-diagram-41219_1280

    Adibidez, aita bat, argi eta garbi adierazten duena umeari eskolan bazkal aurretik lorik egiten ez uzteko, bestela ez duelako siestarik egiten. Agian harremanak berarekin ez zaizkigu errazak egiten, eta tentso jartzen gara. Saiatzen gara berari umearen beharra zein den adierazten, baina aitak bere heziketa ikuspegia argi du, eta uste du gurea ez dela egokia. Agian txiki senti gaitezke. Umeak hori hauteman egiten du. Umea bera ere tentso jartzen da. Ez da seguru geratzen eskolan, eta ondorioz, asko kostatzen zaio esperimentazioan edo jolasean hastea.

    Gertakari beraren aurrean hainbat irakurketa egin daitezke. Begirada non jartzen dugun arabera, pasarte berean bost antolatzaileak identifika ditzakegu. Baina argi dago garapenaren antolatzaileei erantzun egokia emateak eskatzen diola irakasleari bere buruaren ezagutza eta kontzientzia izatea: harremanak izan beharra daukagu, eta nola egiten dugu? Zerk mugitzen gaitu? Noiz sentitzen gara seguru eta noiz ez? Zerk laguntzen digu konfiantza berreskuratzen gure buruarengan? Haurraren beharrei erantzuteko norbere beharrak ezagutzea ezinbestekoa da eta umeari begiratzeaz gain, gure buruari ere begiratzeko beharra dugu gure lanbidean.

    Zentzu honetan, asko animatu gintuen jardunaldian parte hartu zuten irakasleen erantzun beroa ikusteak. Nahiz eta gure errealitateak baldintza bereziak dituela jakin, ikusi genuen haurrarekiko kezka eta hobetu nahia bazeudela. Kolektiboaren prestutasuna eta konpromisoa bizitzeko eta sentitzeko aukera izan genuen, eta bertan sortu zen giroa gustatu zitzaigun. Itxaropentsu atera ginen, gure haurrak esku onetan daudela ikusita.

     

     

    ]]>
    https://mukom.mondragon.edu/hazitegi/2017/12/06/garapenaren-antolatzaileak/feed/ 0