Embedded Group participation in IEEE International Conference on Emerging Technologies and Factory Automation (ETFA 2014)


Aitor Arrieta doktoregaia Bartzelonan izan zen Irailaren 16tik 19ra, «IEEE International Conference on Emerging Technologies and Factory Automation» deituriko 19. konferentzian. Bertan, Goiuria Sagardui eta Leire Etxeberriarekin batera  eginiko lana aurkeztu zuen, ondorengo izenburupean: «Towards the automatic generation and management of plant models for the validation of highly configurable cyber-physical systems».

Sistema ziber-fisikoak, teknologia digitala eta prozesu fisikoak uztartzen dituzten sistemak dira. Sistema hauek geroz eta konfigurazio gehiago jasan ditzakete arazo ezberdinei aurre egiteko.  Sistema hauek balioztatzeko, teknika aipagarrienetako bat sistemaren planta edo atal fisikoa modelatzean datza. Mondragon goi eskola politeknikoko hiru ikerlariek sistema ziber-fisiko aldakorretan balioztatze denbora murriztea dute helburu. Artikulu zientifiko honen bitartez, sistema ziber-fisikoentzako plantaren modeloa semi-automatikoki sortzea eta automatikoki konfiguratzea lortu dute. Horrez gain,  sistema ziber-fisiko aldakorretan bariabilitatea modelatzeko teknika berri bat proposatu dute, simulazio denbora aurrezten duena Simulink delako simulazio erremintan. Kontribuzio hauen emaitzak itxaropentsuak dira sistema hauen balioztatze denbora murrizteko.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo