Alzheimerren gaixotasunaren inguruko ezagutza eta ikerketa sakontzeko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikerketa talde ezberdinen arteko elkarlanaz MESANI proiektua gauzatu da.
MESANI proiektua Alzheimerren gaixotasuna hasierako urratsetan garatzen hasten deneko diagnostikoa bilatzea izan du xedea. Horretarako, Seinalearen Teoria eta Komunikazioak, Kontrol Sistema Adimendunak eta banatuak eta Software Ingeniaritza eta Web Ingeniaritza ikerketa taldeeen ekarpenaz, pazienteen seinale biomedikoak monitorizatu dira, hauen azterketaz pazientearen jokabidea aldatzen den antzeman eta gaixotasunaren garapenarekin izan dezaketen lotura identifikatzeko.
Azterketa aurerra eramateko (post honetan azaltzen den modura) garun aktibitateko datuak jaso dira, EEG edo elektroenzefalogramak frogak egin zaizkielarik pazienteei. Jasotako datu gordinak prozesatu egin dira, ondoren adimen artifizialeko teknikak erabiliaz ondorioak lortu dira.
Proiektu honetan Software Ingeniaritza eta Web Ingeniaritza taldeak, jasotako datuak modu estandarrean interoperabilitatearen bitartez eskaintzeko ekarpena egin du.
Jasotako datu gordinak, bai eta lortutako azterketaren emaitzak datu base batetan gorde dira. Datu hauetan oinarrituta HL7 CDA Release 2 estandarrean oinarritutako dokumentu klinikoak sortzen dituen softwarea garatu da. Dokumentu hauek LOINC eta SNOMED-CT terminio erreferentziak betetzen dituen kodifikazioaz gauzatu dira.
Dokumentu hauek web zerbitzuen teknologia bitartez eskeini dira, beste sistema eta aplikazio batzuek datu hauek kontsumitu ahal izateko.