Investigación en TICs

Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza makinaren kontrol sistema

Ingenieritza Biomedikoko 1. Mailako ikasleen proiektua erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza (ingelesez, magnetik resonance imaging, MRI) makina baten kontrol sistema diseinatu eta inplementatzea izan da.  Aztertu beharreko sistema ondorengo irudian azaltzen da.

Horretarako, lehenik eta behin MRI ekipo baten funtzionamentua aztertu behar izan dute, bere atal eta eginkizunak kontutan izanik. MRI baten osagai nagusia niobio-titanioz egindako haril supereroale bat da. Material honen erresistibitatea txikia izateko, eta beraz, korronte eta eremu magnetiko handiak lortzeko, tenperatura oso baxuan mantendu behar da. MRI-aren solenoide nagusia helio likidoan murgilduta dago kriostatoa deritzon estruktura batean. Kriostatoa ganbara anitzeko estruktura bat da eta bere funtzionamendua termo-botila baten funtzionamenduaren antzerakoa da, hau da, MRI-aren barnealdea kanpokaldeko ingurugiro berotik termikoki isolatzen du. Hau egiteko, hiru ganbara mota ezberdin erabiltzen dira.

 

 

Helioa dagoen ganbara “quench” izeneko tutu batera konektatuta dago. Tutu hau MRI-a dagoen gelatik eraikuntzaren teilatura doan hodi bat da. Quench-a larrialdi egoera batean aktibatzen da, MRI-ak barruan duen helioa kanporatuz eta ondorioz, MRI-aren eremu magnetikoa galduz. Sistemaren ezaugarriak aztertu eta gero, tenperatura sondak neurtuko duen tenperatura maximoa 35ºC izango dela ondorioztatu da. Tenperatura sondak tenperaturarekiko proportzionala den tentsio bat emango digu. Hala ere, tentsio hau anplifikatu eta egokitu beharko dugu konbertsore analogiko-digitalera (ADC, analog-to-digital converter ) sartu baino lehen. Proiektu honetan erabiliko dugun ADC-a MyDAQ gailuaren barnean dago eta -tik -rako tarte dinamikoa du.

Tenperaturaren datua kontroleko ordenagailu zentralera pasako da. Datu honen arabera kontroleko ekintza ezberdinak gauzatuko dira:

–       Nitrogenoa birkargatu
–       Helioa birkargatu
–       Gasen irteera moderatua à Leihoak zabaldu.
–       Gelaren ebakuazioa gauzatu.
–       Supereroalearen tenperatura kritikoa gainditu denean “quench”-a aktibatu.

Hau horrela izanik, ikasleek MRI ekipo horren tenperaturaren kontrol sistema garatu dute, guzti hau interfaz grafiko baten bitartez kontrolaturik.

Salir de la versión móvil