Investigación en TICs

INDUSTRY 4.0 Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan

Badira urte batzuk, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko talde desberdinek Fabrikazio/Mekanizazio mundua IKT-en munduarekin lotzeko oinarrizko behar bat aurreikusi zutela.

Oraindik gaiaren eta beharren garrantzia baxua izanik, barneko eta kapazitazio proiektu bezala definitu eta bi mundu hauen arteko loturak egiten hasi ginenetik pasa dira urte batzuk. Egia da, hasierako bidea bakarrik eginiko bide bat izan dela, ikasiaz aurrera egin eta kapazitazio bidea. Bide honek ordea, aurreneko oinarriak jarri eta aurrera joaten hasteko indarra eman digu, eta hori izan da MU-en estrategia: etorkizuneko industrian egon litezkeen beharretara egokitzeko kapazitazioan inbertsioa egitea.

Kapazitazio proiektu hauen adierazle MALGUFAB proiektua edo PROMON proiektuak izan ditugu. Bi proiektu hauetan, Fagor Automation-en CNC-aren barne seinaleen kaptazio egokia egiten eta nahi beste seinaleren kaptazioa lokalki eta urrunetik egin ahalbideratzeko aurrera pausuak ematen egin da lan. Gaur egun, horren adierazle den programa bat dugu garatuta eta CNC-aren seinaleak (edozein barneko seinale eta kanpo seinaleak) denbora errealean ikusi ahal ditugu. Hau hasierako pausu bat izan da eta gaur egunean, ildo horretan lanean jarraitzen dugu. Gainera, IA-ko teknikak erabiliaz, seinaleen arteko erlazioak topatzen eta erabaki egokiak hartzeko algoritmoa diseinatzen ere lanean jarraitzen da.

Lan guzti honetatik, beste SW garapen bat ere egin da. Kasu honetan, erabili beharreko materialaren arabera, makinaren lan baldintza egokiak kalkulatzen duen SW bat garatzen gabiltza. Materialean egindako entsaio baten bidez, denbora errealean lan baldintza egokiak proposatzen dituen SW bat.

Hasieratik, bi mundu hauen lotura benetako aukera eta inbertsio egokia zela iruditu eta sinetsi genuen. Gauzak horrela, eta egindako bideari esker, gaur egun INMAQUENER proiektuan parte hartzen dugu. Proiektu hau, Retos –Colaboración 2014 programan diru laguntza lortu duen proiektu bat da. Kasu honetan, enpresa industrialek ere parte hartzen dute. Bide honetan ikasia aplikatzen hasteko eta inguru honetan bide sendoagoa egiteko aukera ireki zaigu. Proiektu honetan, Fagor Automation, Gurutzpe eta Ibarmiaren eskutik, berauen beharretara egokitzen diren teknikak eta jakintza aplikatuko dugu. Honetaz gain, ikerketa eginez jakintza berria sortu. Horretarako, gaur egun egunerokoa egiten ari zaigun paradigma jarriko dugu helburu gisa: Industry 4.0

               Etorkizuneko Makina-Herraminta Inteligentea (Moriwaki, 2013)

Ikerketa proiektu honetan, IKT-etako ikertzaileak eta Fabrikazio / Mekanika munduko ikertzaileak elkarrekin lan eginez, industria mundu modernizatuago bat lortu nahi dugu. Sentsoreak, datuen kaptura, berauen tratamendua (Big Data) eta  Sistema eta Algoritmia Inteligente eta Optimizatzaileak erabiliaz mundu fisiko, mekaniko, produktibo, energetikoa,….hobetuko dira.

Ref: Strategic Initiative Industrie 4.0 (2013)

Diziplina anitzeko proiektuak dira hauek, jakintza ezberdinak lotzen dituztenak. Garaiak aldatuaz doaz eta aro industrial berri bat datorkigu, 4.0 deritzona.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, aro berri honetan beharrezko diren osagaiak martxan ditu. IKT eta Sistema Txertatuetan ikertu diren eta lortu diren emaitzek, Sistema Ziberfisikoetan aplikatu eta mundu industrialera eramateko gogoz gaude. Bide batez, Mekanizazio/Fabrikazio arloko lankideak ere  jakintza eta prestakuntzaz oso ondo jakintza daude beraiei dagokien arloan. Elkarlanean hasiak gara eta erronka berriei aurre egiteko  elkarrekin ikertuaz PREST gaude.

Kontu guzti hauekin lotuta, Abenduaren 2-an MU-eko irakasle/ikerlari den Miren Illarramendik parte hartuko du DATORRENA 2015 jardunaldian. Internet&Euskadi Elkarteak antolatutako Datorrena, interneten eta teknologien berrien eremuan datorren urtean gerta daitezkeen joera eta berritasunak aurreratuko dizkigun ekitaldia da.

Salir de la versión móvil