Mondragon Unibertsitateko Telekomunikazioetan Ingenieriak diren Jaione Martinez eta Maria Amutxastegik Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Txekin-tek laguntza programari esker beraien enpresa proiektua aurrera eraman ahal izango dute. Skura mobile proiektua, poliki-poliki aurrera doa. Hasiera batean, merkatari txikientzat garatu zuten aplikazioak martxan jarraitzen du Durangon. Ildo honetatik, aplikazio hau beste herri batzuetara zabaltzeko ahaleginetan ari dira. Honez gain, “ad hoc” apli- kazioak garatzen jarraitzen dute. NFC teknologiarekin ere buru- belarri lanean hasi dira eta laster produktuaren prototipo bat izatea espero dute.
Zorionak eta zorte on bikote!
Hemen irakurri dezakezue TeKin boletinean izandako elkarrizketa.
Eta beraien zerbitzuak kontratatu nahi izan ezkero, hemen beraien webgunea: http://www.skuramobile.com/index.php/es/