Investigación en TICs

MU-Fagor elkarlana osasun arloan

Teknologia berriak egunerokotasunean hedatzen diren neurrian aukera ugari sortzen dituzte produktu eta zerbitzu berriak garatu eta eskaintzeko. Gero eta maizago dira teknologia hauei esker erosketak egitea, adiskideekin harremanak mantentzea edo etxetik bertan lan egitea.

Fagor Etxetresnak proiektu berritzaile eta bateratzailea bultzatzen dabil 2009.urtetik norbanakoaren osasunaren kudeaketa egiteko eta Mondragon Unibertsitateak bertan hartzen du parte, beste partaideen artean, hainbat esparrutan lanean.

Proiektua osasunaz arduratuta dagoen edozein pertsona osasuntsurentzat dago pentsatuta printzipioz, baina gaixotasun kronikoren bat duen edonorentzat bereziki egokia da, diabetesa, arazo kardiobaskularrak bai eta estresa kudeatu nahi duenarentzat, besteak beste.

Proiektua plataforma eta zerbitzuetan dago oinarritua. Plataforma osatzen duten gailu eta aplikazioak osasuna kudeatu nahi duen pertsonari aukera pertsonalizatuak eskaintzen dizkio. Hala nola gailuen bitartez azukrea, oxigeno maila, presio arteriala, pisua edo gantzak neurtu ditzake eta haririk gabeko komunikazio estandarretan oinarrituta informazioa etxean duen mikroordenagilu batetan biltzen ditu, honela smartphone zein tablet teknologian oinarritutako balio hauen jarraipena egin dezake pertsonak etxean.

Mikroordenagailuak datu horiek plataformak dituen zerbitzarietara bidaltzen ditu eta datuak bildu eta prozesatu ostean, plataformak osasun programak eta aholkuak eskaintzen ditu.

Osasun programa hauek nutrizio dieta, ariketa fisiko edo estresa kudeatzeko proposamen pertsonalizatuak eskaintzen dizkio pertsonari dituen osasun helburuak lortzeko eta gailuen bitartez balio berriak jasoz, helburu horien jarraipena itxi egiten da.

Gailu eta aplikazioez gain, heziketa fisikoan, nutrizioan, psikologian, medikuntzan adituak diren profesionalak ere banan banako ekarpenak egiten dituzte plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak borobiltzeko.

DietOnHealth.com proiektuko web aplikazioa

Mondragon Unibertsitateak hainbat esparrutan dihardu elkarlanean, hala nola,  web teknologien azpiegiturak aholkulari lanetan, sare sozialak lantzen eta proiektuaren inguruan komunitatea lantzen, bai eta aplikazio ezberdinen arteko interoperabilitate geruza bat lantzen.

Aipatu dugu proiektu bateratzailea dela, beraz plataformaren garapen guztiak ez datoz Fagor eta proiektuko partaideen aldetik, izan ere jadanik martxan dauden beste aplikazio eta plataformetara lotzeko ezinbestekoa egiten da interoperabilitate kontzeptua edo aplikazioen artean “hitz egingo” duten geruza sortzea. Mondragon Unibertsitateko ikerlarika osasunean mundu mailan definituta dauden estandarrak (HL7, SNOMED-CT) aztertu ditugu eta hauek errespetatuz aplikatu dira proiektuko interoperabilitate geruza honen sorkuntzan. Orain plataforma hospitaletako informazio eta funtzioetara lotura egiteko erraztasunak eskaintzen ditu adibidez.

Proiektu honetan diardugun ikerlariak bidean hartutako ezagutza eta esperientzia ezinbestekoa izango da datorren ikasturtean martxan jarriko den Ingeniaritza Biomediko gradu berrian landuko diren hainbat esparruetarako.

Proiektuan momentu honetan profil ezberdina duten hainbat erabiltzaile ditu frogak egiten eta hauek amaitzean, jasotako ekarpenekin merkaturatze prozesuari ekingo zaio.

Salir de la versión móvil