Web Soziala, Teknologia Semantikoak eta Web Semantikoaren inguruko ikerketa proiektua


Mondragon Unibertsitateko Alain Perezek ikerketa proiektua aurkeztu zuen aurreko abenduan. Ikerketa proiektuak «Social Web, Semantic Technologies and Semantic Web to enhace Collaborative Innovation and Technology Watch Processes» du izena. Proiektuaren helburu nagusiena Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiliz Berrikuntza kolaboratiboa eta Zaintza Teknologikoak elkartzen duen modelo holistiko bat definitzea da. Zehazki Web Soziala, Teknologia Semantikoak eta Web Semantikoa dira proiektuan erabiltzen diren IKTak.

Modelo hori definitzeko eta konprobatzeko, Innoweb plataforma garatu da Drupal (https://drupal.org/) izeneko sistema bat oinarri gisa hartuta. Web Soziala, plataformako erabiltzaileen artean elkarlana sustatzeko erabili da. Adibidez, plataformak berrikuntza prozesurako ideiak sortzea, iruzkintzea eta bozkatzea ahalbidetzen du. Teknologia Semantikoak zeregin ezberdinen automatizaziorako erabili dira. Adibidez, zaintza teknologikoan, NLP (http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntzaren_prozesamendu) eta SVM (http://eu.wikipedia.org/wiki/SVM) teknologiak erabili dira jasotako dokumentuak erabiltzailearentzako interesgarriak diren edo ez automatikoki detektatzeko. Horren bitartez, %99.44a era egokian detektatzea lortu da (16000 dokumentu erabili dira kalkuluetarako). Azkenik, Web Semantikoa erabili da plataforma ezberdinen artean elkariregiletasuna edo interoperabilitatea ahalbidetzeko. Adibidez, berrikuntza prozesuan sortutako ideiak RDF (http://eu.wikipedia.org/wiki/RDF) formatuan gorde dira, ondoren edozein plataformatan berrerabili egin ahal izateko.

Ikerketa proiektu hau Doktoretzarako tesiaren abiapuntu moduan dauka Alainek, hurrengo 2 urteetan garatu beharrekoa. Proiektua hau Software ingenieritza -Web ingenieritza ikerketako lerroan kokatzen da eta Felix Larrinaga da bere zuzendaria, Juan Ignacio Igartua zuzendariorde izanik, Berrikuntza eta Ekintzailetasuna ikerketa taldekoa.

Ikerketa lan honek  Eusko Jaurlaritzako GAITEK deialdiko proiektuen babespean izan du  bere sorrera, PATENTAWARE (2012-2014) horietariko bat izan delarik.

Proiektu honek Ministerio de Industria, Energía y Turismo, dentro del Plan Nacional de Investigación Científica, desarrollo e Innovación Tecnológica 2013-2016-ren laguntza batu du, FEDER laguntza batzen duelarik . Konkretuki TSI-100300-2013-249 erreferentzia duen proiektuaren bitartez.  ACCELERATE proiektua ITEA2 proiektua da baita, Europako babesa duelarik.

                       

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo