Ingeniería en eco-tecnologías industriales

GoiEner. Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba

Kaixo. Gaur egitasmo interesgarri bati buruzko informazioa helaraziko dizuegu: GoiEner kooperatiba.

GoiEner-en helburua “hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz”. Honekin batera “GoiEnerrek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza”

GoiEner asmorik gabeko kooperatiba bat izango da. 100 € ordainduta, edonor kooperatibako bazkide izan daiteke eta honi esker, bazkideak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 100 iturri berriztagarri efizienteetatik etorriko dela ziurtatuko du.

Horretarako, sare elektrikoa erabiliko da eta erabiltzeagatik ordainsaria ordaindu beharko da. Kontzeptu hau, bazkideen fakturan islatuko da

Mozkin gabeko kooperatiba denez, bazkideek elektrizitatea merkaturatuta lortutako irabaziak zertan inbertitu erabakiko dute.

Honetaz gain, GoiEner-ek energia sortzeko proiektu txikiak garatzeko honako lau arlotan lan egingo du: Biogasa, fotovoltaikoa, eolikoa eta biomasa.

Proiektu hauen bitartez, iturri berriztagarri eta efizientzia energetiko handia duten energia sorkuntzako instalazioak garatutako dira. Instalazio hauekin sortutako energiarekin bazkideen eskaeraren %100ean asetu nahi da.

 

Salir de la versión móvil